Angel Erro.
JIRA

Estatuak

2020ko ekainaren 10a
00:00
Entzun
Etxepare Institutuak kanpoko idazleak eta euskal idazleak elkarri gutunak idatzita parekatzeko proiektuaren barruan iaz James Robertson eskoziarra eta Iban Zaldua aritu ziren. Bristolen Edward Colston esklabista eta (Wikipediak dio) filantropoaren estatuarekin gertatua gogora ekarri dit haien solasak.

«Eskoziar nazionalista asko», dio Robertsonek, «erdi maiteminduta daude kontzeptu honekin: eskoziar historia izoztuta egon da 1707. urtetik. Oso praktikoa da bi mendetako britaniar inperialismoan eskoziarrok izan dugun erantzukizuna ez onartzeko». Gero azaltzen du autogobernu berriak ahalbidetu duela esklabotzan izandako eginkizun historikoa haien gain hartzen hastea.

Zalduak, berriz, ez du hain argi ikusten gurean berdin jokatzen ari garenik, «euskaldunok, euskaldunak izateagatik edozein periferietako indigenak bezain biktima zapalduak sentitzeko eskubidea dugula uste dugu[lako]», esaterako, «esklabo-trafikoaren historian merkatari euskaldunek izan zuten rola» ahaztuta, proiektu inperial baten parte zela aipatu gabe Elkanoren mendeurrena ospatuta edo euskal abizeneko konkistatzaileei plazak eta kaleak eskainita, «batzuetan brontzezko estatua eta guzti», plaka esplikatibo eta ez hagiografikoetan azalpenik ere eman gabe.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.