Angel Erro.
JIRA

Erronka

2022ko abenduaren 3a
00:00
Entzun
Euskaraldia zerbait zehatza da, ekintza jakin bat, data ezagun biren artean gauzatu beharrekoa, helburu konkretu batzuekin. Halere (hau nire susmoa da), iruditzen zait denon artean berehala bihurtzen joan garela zerbait abstraktu, zerbait lurruntsu, asmo oneko eta sinboliko, errituala. Ez luke horrela behar, baina ahobizi edo belarriprest txapak eramateak ez du euskaldunen artean euskaraz aritzea bermatzen. Begiokin ikusita nago horrelako egoera bat baino gehiago egunotan. Gu baino handiagoak eta ahaltsuagoak diren dinamikak apurtzea oso konplikatua dela baino ez du horrek adierazten. Besterik gabe.

Irakasleek beren buruari esaten dioten hura, gelako ikasle bakar batek eskola aprobetxatu badu haien lanak merezi izan duelakoa, alegia, aplikagarria da agian hemen. Agian kontua behin eta berriro ekitaldi gogo-pizgarriak proposatzean datza.

Gaurko egunean ere euskara gora eta euskara behera ibiliko dira atzo arte eta bihartik aurrera euskarari bizkarra ematen dioten asko. Euskararekin eguneroko harremana duenak zer du gaur errazago, poztu ala tristatu? Aukeran hauta dezagun poza, eta gurea ez besterena den erronka bat hartu, izan egun on batekin hastea eguna, izan lehen Nobel saria euskarari ekartzea.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.