Angel Erro.
JIRA

Bozen isuria

2019ko maiatzaren 30a
00:00
Entzun
Barkatuko zait beste egun batez jarraitzen badut hauteskundeen bueltan. Oraindik gauza asko azaldu behar dizkiot neure buruari, irakurleak gogaitzeko arriskua gorabehera. Nola da posible bozetan hain gutxi igo izana gobernuan dagoen eta, eskandalurik gabe, kudeaketa eraginkorraren ospe gezurtatu gabea hedatu duen alderdia? Irratian entzun dut, baikorra izan nahi zuen azterketa batean, alderdi abertzaleek eutsi diotela enbatari, zazpi mila bozetan igo direla. Horrek arazoa eta erantzukizuna «ezker estatalistan» paratzen du. Beste analisi batek dio Podemosek galdu dituen ia boz guztiak zuzenean joan direla PSNra.

Bozen isuriari buruzko azalpen asko ibili dira, nire ustez lasaigarri moduan funtzionatzen dutenak, ihes egindakoak itzul baitaitezke. Boto likidoarena ere aipatzen da. Horri buruzko ezeri aurre egin nahi gabe, irudipena izan dut gaur (edo deitu ezkortasunaldia), berez, inork ez duela bozik aldatzen (EAEn bai, EAJrantz). Hemen, abstentziora jotzen duen jendea txandakatu egiten dela. Tuteran, %50,6k bozkatu du Navarra Suma, 2015ean baino ia %22k gehiago UPN. Orain lau urte, desilusionaturik, etxean gelditutakoak itzuli dira. Uste dut hemen argiago dugula noren kontra bozkatu, noren alde baino.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.