Angel Erro.
JIRA

Euskararik ez

2019ko ekainaren 5a
00:00
Entzun
Azken egunetako azterketa batzuetan bati baino gehiagori irakurri diot Nafarroan hautesleen kopuru ez txiki batek (gehiengoak erabaki ditzakeen kopuru batek, hain zuzen) kontu identitarioak paratzen dituztela kudeaketaren gainetik. Ez zaie berdin nor dagoen Diputazioko Jauregian. Berdin zaie zenbat jaitsi dezaketen zor publikoa, Estatuari egin beharreko ekarpena nola birnegoziatu edo zerbitzu sozialak nola hornitu. Norbaitek euskararen bandera astintzea aski izanen da jendea kikildu eta inposizioak itota senti daitezen. Beste nonbait iradoki dudanez, euskararekiko herra hau funtsean gutxiagokeriak elikatzen du (ez da garai bateko mespretxu harroa), edo, harago joanda, nafar askok eskubidetzat jotzeraino barneratuta duten funtzionario izateko bidean euskara traba suertatzearen mamuak du elikatzen.

Ez dut zerrenda bakarrari edo beste hizkuntzek duten besteko puntuazioa euskararentzat exijitzeari uko egin beharko geniola esan nahi. Ortzik libra nazala! Hori bai, aukeran, nahiago dut horretan galdu, hezkuntzan euskarazko lerroak ugaritzearen truke, hor baitago etorkizuna. Argi beharko genuke. Dena den, badakit bataila fronte bat abandonatzeak bietan atzera egitea ekar dezake.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.