Angel Erro.
JIRA

Berdeago

2020ko ekainaren 30a
00:00
Entzun
Murriztu dira Emmanuel Macronen aukerak, bereak ez beste alderdi guztiek arrakastatxoak jaso ondoren (nork bere tokian), Eliseoko jauregian errepikatzeko? Liberation-ek hala iradoki du bere portadan. Berde koloreak eta arrosak aurpegi erdia jan dio. Ekologistak piztu omen dira. Abian jarri omen dira. Eskuin muturraren moda hedatu bezala, indartuko da berdeen bulkada ere hexagonotik kanpora? Hidalgo Parisko alkate sozialista bizikletazalea ere indartuta atera da, eta En Marche mugimenduaren lehiakidea izatearen aukerak handituta. Etiketa zaharrak itzultzear daude? Auzapez komunista dugu Maulen. Beste hainbat udaletxetan abertzale bat izanen dute buru.

Epidemiak zelako eragina izan du bozetan? Abstentzioak gora egin du. Tentazioa egonen da emaitzak egoera eta premia berrien argitara irakurtzeko. Denok, itxialdiak oraindik zerbait aldaraziko zigula uste onbera genuenean, pentsatu nahi izaten genuen honetatik hobetuta ateratzeko moduetakoa munduari zor diogun begirunea (erantzukizuna) ematea izan zitekeela. Berdeago botatzea izan daiteke horren aldeko urrats txikia? Eta gero?

Hauteskunde gehiago datoz gurean. Nolakoak izanen dira hemendik bi astera egin beharreko analisi azkarrak?
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.