Angel Erro.
JIRA

Pribilegioak

2021eko azaroaren 26a
00:00
Entzun
Pribilegioak erabili egiten dira. Kito. Haien jabe direnek erabili egiten dituzte. Ohartu gabe askotan. Baina hori beste kontu bat da. Berez, esan bezala, pribilegioak pribilegiodunek erabiltzeko daude. Ez dute beste xederik.

Hitzok aplikagarri izan daitezkeen egoera asko irudika dezakegu eta guztietan asmatuko genuke. Nik gaur buruan dudana oso kasu zehatz bat da. Jose Maria Aznarren gobernuak Eliza katolikoari ondasun higiezinak jabetzaren erregistroan bere izenera eta bestelako frogabiderik gabe immatrikulatzeko eskubidea eman zion, notarioak bezalako fede-emaile publikoen maila emanez. 1998tik hona erruz erabili du Elizak legeak emandako pribilegio hori. Ez dira geldirik egon. Askok bidegabekeria eta gehiegikeria salatu arren. Egunotan jakitera eman da Nafarroan ia hiru mila direla Eliza katolikoak bere izenean jarritako ondasunak. Arpilatze onartua. Negozio biribila. Apezpikuak, esaterako, Iruñeko aterpeaz jabetzeko 25 euro ordaindu zituen, eta gero udalari saldu dio milioi bat euroren truke.

Zerrenda irakurtzea beldurgarria da (pribilegio teoriko bat gauzatuta ikustearen ikara!): pinudiak, larrek, lursailak, soroak, eraikin piloa ere, jakina. Guztira lau miloi metro karratu baino gehiago. Merke-zurrean.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.