Angel Erro.
JIRA

Ilunabarreko

2018ko ekainaren 29a
00:00
Entzun
Harritzen lehena izan naiz, Iruñeko alde zaharreko taberna (eta edozein txoko) garagardo upelez eta barra desmuntagarriez hornitzen ikustean, zerbaiten hasieraren sentimendua gabe, zerbait akitzen egotearenak hartu nauela egiaztatzean. Gogoetan hasi naiz niri bakarrik dagokidan arazoa ote den edo zerbait orokorragoaren adierazgarri.

Badakit adin batetik gorako jendeak norberaren ajeak eta munduarenak nahasteko joera izaten duela. Ilunabarreko egoten hasteko aukera guztiz baztertu gabe, ondorioztatu dut, halere, itxiera giroa egon daitekeela. Ikasturte bukaeran gaude. Legealdi amaieran ere bai ia. Aieruak egiten hasi dira, eta izendatze libreko funtzionarioek, ohiturazko ezkortasunari jarraituz agian, «hori hurrengoen auzia izanen da» bezalakoak botatzen hasi dira. Historia amaitu zela esan zuten aspaldian, eta, gezurtatu arren, oraindik ez digute azaldu zer hasi den. Euskal Herrian, argi eta garbi, fase historiko garrantzitsu bat amaitu berri da, eta gauzak nola itxi gabiltza (edo, maizago erabiltzen den aditzaz esateagatik, nola kontatu). Munduan, XX. mendean karikaturak egin dizkiegun jarrera, esamolde eta are keinuak ere seriotan errepikatuta ikusteak ez dio zerbait berrirantz goazelako irudipenari laguntzen.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.