Angel Erro.
JIRA

Aurreiritzi handituak

2019ko maiatzaren 3a
00:00
Entzun
Zenbait grafiko interaktibo plazaratu dituzte, azken hauteskundeen emaitzak ia kalez kale ezagutzeko aukera ematen dutenak, Espainiako mapa kolore anitzeko batetik abiatuta, fokua gerturatu ahala. Lehen, gauza bera egiteko herriz herri eta auzoz auzo bilatu behar zenituen datuak, egunkariek eskaini zerrenda luzeetan arakatuz, eta nork bere plano ideologikoa osatu, bere hiri edo herrialdearena. Orain guztia da errazagoa, intuitiboagoa. Askoz errazago eta intuitiboago berrets ditzake bakoitzak bere aurreiritziak: alde zahar abertzalea, zabalgune oso eskuinekoa, periferia gehienbat sozialista. Datuak beste batzuk izan balira, are kontrakoak izanda ere, susmoa dut berdin berretsiko liratekeela geure aurreiritzi noranahikoak, dena den.

Kalez kale ibili naiz, auzoz auzo, barrutiz barruti, baina nire jakin-mina oraindik goseturik dago, mapa gehiago ezin handitzeak nahigabetuta. Konfigurazioetan saiatu naiz eta azkenik lortu dut langa teknologikoa gainditzea. Etxez etxe ikusi ahal izan dut zer bozkatu duzuen, koitaduok. Nirera iritsi eta, koitaduago, zoom zabalagoaz nire zalantzak eta beldurrak, nire ilusioak eta atxikimenduak, ikusi ditut kolorez eta ehunekoetan irudikatuta gorputzaren atalez atal.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.