Angel Erro.
JIRA

Badantzuzu?

2019ko ekainaren 12a
00:00
Entzun
Isiltasuna da. Ez dugu beti isiltasuna aditu nahi. Beste batzuetan ez dizuete beste erremediorik uzten. Azkenik izan naiz Iruñean, hauteskundeetatik lehen aldiz. Orain lau urte ez bezala, deus ez zait desberdina iruditu. Agian izanen da oraindik zer gertatuko gaudelako. Honetaz ez dut pentsatu beranduago arte. Obretan den hiriko auzo berri batean jarria dut hitzordua aspaldiko lagun talde batekoekin. Duela urtebeteko bilera auzo zahar batean egin genuen, Iturraman. Etxeanago sentitzen nintzen hor. Gogoan dut ordukoan lagun ikastolakumeak eta biok irri egin geniola Javier Esparza presidente izateko aukera urrun eta irrealari. Beste hirurek, ikastetxe pribatuen ikasle ohiek, ez zuten txintik atera, baina aurrera jarraitu genuen. Hegemoniatik ari ginen biok ala biok. Ez genituen isilduta entzun.

Astelehenean, ohi bezala, gai arinez aritu gara bostok. Guraso dira ia guztiak. Batek leitu du (eguneko notizia da) badirela zortzi urterekin pornografia kontsumitzen duten umeak. Zazpi urte ditu haietako baten alaba nagusiak. Horrelakoek Skolae bezalako hezkuntza programen beharra azpimarratzen dutela bota dut nik orduan. Ondorengo isiltasunak mindu dit eta ia eskertu dut hitz beste egin duenean ikastolakumeak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.