Angel Erro.
JIRA

Wikipedia (II)

2019ko irailaren 12a
00:00
Entzun
Wikipediak nitaz zer dioen kontsultatu behar izan nuen atzoko zutabea idazteko. Lehenago ohartu gabeko kontu batek arreta eman zidan. Kategoriak izeneko hainbat sailkapen indize agertzen dira («burlatarrak», «Nafarroa Garaiko idazleak», «1978ko jaiotzak»), batzuetan oso erabilgarriak suerta daitezkeenak. Esan bezala, haietako bat deigarria suertatu zait: «gizabanako biziak». Zorioneko gutxiengoa. «Grezia klasikoan jadanik gehiengoa esaten zieten hildakoei», gogoratzen digu Iñigo Astiz gizabanako biziak. Kategorian sartu eta, euskaraz, 19.086 baino ez gara; halere, hildakoak baino puskaz gehiago. Ez gaude klasikoen eremuan, lurralde berri eta itxaropenaz betean baizik.

Errealitatea arakatzeko tresna agortezina aurkitzearen irudipenaz ekin diot munduaren sailkapen berriak deskubritzeari. Beethoven euskarazko Wikipedian «gorrak» edo «Alemaniako katolikoak» kategorietan sailkatuta dagoen bitartean, gaztelaniazkoan «sobrevivientes de viruela» delakoan ere badago. Jesusengana torturatuen edo arotzen kategoriatik irits daiteke, baina ez «People whose existence is disputed2 delakotik. Barrez hildakoen kategoria badago (Pietro Aretino), «eminentzia gris» (Makiavelo) eta «santu anglikanoak» (Kierkegaard) ere bai.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.