Angel Erro.
JIRA

Modenako maitaleak

2019ko irailaren 14a
00:00
Entzun
Kontuz ibili behar dugu, oharkabean zientzia etorri ahal delako aurreiritziak babestera. Beti izan beharko genuke zorrotzak, baina zorrozkiloa atera ohi zaigu eroso gauden eremutik ateratzen gaituztenean batez ere. Gure pentsamoldea berresten duenarekin malguago jokatzen dugu, sentiberatasunak itsuta.

Modenan bi eskeleto aurkitu dituzte, V. mende inguruko hilobi bakarrean, eskutik helduta. Berehala «gli amanti di Modena» bataiatu zuten. Hasieran uste ez bezala, jakin da ez zirela senar-emazteak, bi gizon baizik. Adituak bi anaia, bi lehengusu edo bi gudari zirela hasi dira espekulatzen, argudioak pilatzen. Rikardo Lehoibihotza erregea eta Frantziako erregea elkarrekin oheratzeak haien arteko erlazio homosexualik adierazten ez duela luze eta zabal azaldu du Thomas Asbridge historiagile britaniarrak, orduko adierazpideak eta gaurkoak ez direla berdinak. Hizkuntzarekiko alarmak ez dira berdin pizten beste kontu batzuen inguruan, eta hor dago koxka. Egonen dira orduan eta orain zerikusirik gabeko kontzeptu nahasteak (batzuk politikoak) eta, inork horrelako prebentzioz auzitan jarri gabe, continuum moduan pasarazi nahi digutenak. Zergatik ezin dugu besteok historian aurkitu nahi dugun continuumari eutsi?
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.