Angel Erro.
JIRA

Sortzailea

2020ko otsailaren 14a
00:00
Entzun
Nerabezaroan, NUPeko liburutegi industrialean, aurkitu nuen Jainkoaren existentzia ukatzeko hamar-hamabi arrazoibide biltzen zituen liburua, Sebastien Faure XIX. mendeko idazle eta filosofo anarkistak idatzia. Argudioen aniztasunak teologia bainoago erretorika liburu bilakatzen zuen. Bakarra dut gogoan, gutxinaka ulertu dut zergatik: mundua sortzen duen jainko baten ideia eta mundua gobernatzen duen jainko batena bateraezinak dira errotik. Konbentzitu ninduen. Arrazoibide zehatza ez dut gogoan, baina eskarmentuz hala dela ikusi dut. Literaturan behintzat. Idaztearen momentuak eta jendearen aurrean idatzitakoa defendatzeak elkarrekin zer ikusi gutxi duten egiaztatzean. Kantari askok gorroto diote kantarik arrakastatsuenari. Poeta askok ere ez dakite bere olerkiak ongi errezitatzen, uzkur dira, ez dute bere burua behar bezala saltzen. Irakurleak ikusle bihurtu dira eta idazlea ezagutu behar dute. Elkargunea atzeratu da. Sormenaren une agortua antzeztu behar du idazleak, komunioa nahi badu. Bere buruaren aktore bilakatzen da. Egiaren unea igarota, idazleak bi aukera baino ez ditu: betizu ala iruzurti agertzea. Berez ulergarria da bertsolaritzaren arrakasta, sortzea eta sortuaren gizarteratzea batera doazelako.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.