Angel Erro.
JIRA

Denbora gelditzeaz

2020ko martxoaren 26a
00:00
Entzun
Denbora gelditu dela ematen du. Daniel Innerarityk dio notiziak iraupen gutxikoak izatera ohituta gaudenez koronabirusa hartzen ari den unibertsaltasun eta nonahikotasunak denbora gelditu delako irudipena ematen digula. Denbora kudeaketa da eritasun honen kontrako tresna nagusia. Denbora irabazi. Denbora gelditu. Makurrarazi beharreko kurba famatuaren koordenatuetako bat denbora da.

Beste irtenbide bat guztia ahalik eta arinen pasatzea izanen zen, herritar gehienak ahalik eta azkarren kutsatzea, giza galerak gorabehera, denbora beharrean, ekonomia gelditu ez dadin. Tarteko soluziobideak dira hemen (oraingoz) planteatzen ari direnak. Arduradun (arduragabedun) politiko batzuek drama jo dute industria gelditzeak ekarriko lukeena. Argi eta garbi hiru modelo egon dira.

Txinakoa da bat, ez dut azalduko. Bestea da neoliberala, hasieran Boris Johnsonek eta orain Donald Trumpek martxan jarriko dutena: zergatik ez ikusi krisia/eritasuna abagune bezala, ekarriko duen garbiketa demografikoa ontzat emanez? «Gogorra izanen da, baina hemendik aterakotakoak immunologikoki eta ekonomikoki bizirauteko egokienak izanen dira». Europarrok epel jokatzen ari gara, bitartean, denbora, eta ez besterik, gelditu nahian.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.