Angel Erro.
JIRA

Sei belaun

2020ko maiatzaren 5a
00:00
Entzun
Barneratuta dudan begitazioaren arabera, Italian guztia da edo guztiak ematen du ederragoa: hizkera, artea, paisaia, bizimodua. Azkenaldian Portugal itzala egiten hasi zaio gutariko askoren gogoan (beste norbait izateko bokazioak irtenbide ugari ditu), baina Italiak oraindik du ni behintzat txunditzeko ahalmena, baita pandemia garaiotan ere.

Itxialdia arintzeko neurriak plazaratu dituzte Italian, eta amodioari buruzko eztabaida piztu da. Nor bisitatu ahalko duten mugarritzera jarri eta, azkenean, agintariek ebatzi dute harreman afektibo egonkorrak adierazpideak ez dituela adiskideak barnean hartzen. Gutxitan eztabaidatzen dugu maitasunaren inguruan, adiskidetasunaz, kariƱoaz. Arlo horretan asko dira jakintzat ematen diren gauzak. Esaterako, familiaren barrukoa dela zinezko maitasuna, iraunkorra, egonkorra.

Zehaztu dutenez, adiskideak ez, odol bereko ahaideak seigarren mailaraino bisitatu ahalko dituzte (ezkon familiakoak laugarren mailaraino). Euskaraz ez dago, goranzko edo beheranzko lerroan, hainbeste belaun adierazteko hitzik. Andolin Eguzkitzaren artikulu zahar batean laurdenaiton-amona deitzen zaionaren aita edo ama ikusi ahalko nuke Italian.

Adiskidetasuna paperik gabeko amodioa da, ahaidego alegala.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.