Angel Erro.
JIRA

Nekazari sindikatua

2020ko ekainaren 5a
00:00
Entzun
Mehatxuka ikusi dugu nekazari sindikatu nafar baten ordezkaria, hurrengo protestak ez dira hain baketsuak izanen, lan ministroak abian jarri dituen ikuskaritzek nekazaritzaren bideragarritasuna auzian jartzen omen dutelako. Azkar itzuli dizkiote hitzak euskara klarora: esklabotzaren apologia. Aurretik entzuna genion errenta minimoaren kontra, horrek langileak uxatuko dituela. Nekazari sindikatu baten ordezkariak eduki beharko luke berak defendatzen duen sektorearen arazoak langile prekarizatuen bizkar ez paratzeko sentsibilitate minimoa. Dagokion ministroaren kontra oldartu bai (aukeran, bide ez baketsuak iradoki gabe), baina ez ikuskaritzak egin ez ditzan, hots, langileen eskubideak bermatzeari beldur, baizik eta baldintza hobeak exijituz, salneurri bidezkoagoak, laguntza eraginkorrak, nik zer dakit. Bestela, pentsa dezakegu dena delako sindikatua oso jende gutxiren interes ez argiegiak mantentzeko bitartekoa baino ez dela, lehenagotik datorren status quo ilun xamarraren alde. Bestela, gogoratuko duen sindikatu horrek Nafarroan jokatu duen paper politiko atzerakoia. Bestela gogoratuko dugu, lur-jabeen rol zaharragoaren memoria historikoa egiteko tentazioa sartuko zaigu.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.