Angel Erro.
JIRA

Zentsura askatasuna

2020ko uztailaren 1a
00:00
Entzun
Gaizki hasiko naiz, zutabe, neure burua aipatuz: «Laudatzekoak dira nork bere aldeko edo alderdikoak aurkariari eskatzen dion zorroztasun berberaz epaitzen dituena». Alderdi sozialistak Felipe Gonzalez GALekin lotzen zuten CIAren txostenei ezikusia egin zienean idatzi nuen. Bestearen oinazearekiko enpatia falta eta autozorroztasun falta eskutik helduta etorri ohi dira. Iruñeko peña baten pankartaren inguruan sortu den polemikak ezarritako eztabaida markoak bateraezin bihurtu nahi du ETAren preso batek kartzelan egon bitarteko bere eskubideen betetzea eta Iruñeko zinegotzi eraildako batekiko eta haien senideekiko begirunea aldi berean desiragarritzat eta helburu jotzea. Norbaitek esaten ahal dit inor ez dagoela behartuta nire ekilibrista gogora, ez dagoela zertan denok aldi berean eskubide guztiak aldarrikatu edo eskubide urraketak salatu. Hala nahi duenak beti aurkituko ditu bideak bestearen tokian ez paratzeko, analogiak iruzur dialektikotzat jotzeko.

Adierazpen askatasuna argudio indartsua da, baina ahuldu besterik ez dugu egiten esatea gogoko ditugunak esan daitezen baino defendatzen ez dugunean. Zentsura hitz beldurgarria da, baina norberak eragiten duenean ez gaitu hainbeste beldurtzen.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.