Angel Erro.
JIRA

Hiri ereduak

2021eko irailaren 7a
00:00
Entzun
Hiriak herritarrek egiten dituzte, bai, baina batzuek beste batzuek baino gehiago. Agintariek baldintza dezakete, uste baino gehiago, hiri batek hartuko duen bidea. Eta erabaki horiek ez dira beti epe luze edo are ertainera begira hartzen. Erabaki horiek, gainera, ideologia badute, jakina. Eta herritarren zati bat ahaztu, baztertu edo kanpora bidaltzea izan dezakete helburu.

Joan den astean Iruñeko Arrotxapea auzoan gertatu polizia interbentzioa, gaztetxea husteko operazioa, orubearen jabea den banku batek espekulaziorako nahi duelako (bide batez, hedabideetan banku etxearen izena bakarrik aipatzen da ofizina bati beiratea hautsi ziotela aipatzeko), guztia nola kudeatu den, hirigintzaren partea ere bada. Zer hiri eredu eskaini nahi zaien herritarrei eta tartean gazteei ere.

Joan den astean zer esana eman zuten gazteek ere, beste gazte batzuek, Iruñeko alde zaharra leporaino bete baitzuten, eta eztabaidapandemiaren ingurumarietara lerratu baino, zorionez, hiri eredura bideratu da. Alde ikaragarria da hiri bakoitzak bere zentro historikoa nola zaintzen duen. Oporretan egon naiz Italiako hegoaldean; ezin esan bertako hiriak turistifikatuta ez daudenik, egunez; gauetan itzultzen zitzaien herritarrei.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.