Angel Erro.
JIRA

Ardo gorri nafarra

2022ko irailaren 30a
00:00
Entzun
Talde txikietako kideek elkar ezagutzeko gaitasuna garatzen dute, multzo handitik zerk bereizten dituen senaz atzematekoa. Hala ikusarazten du, umorez, Augusto Monterroso (altueran eta idatzian) laburrak: «Ipotxek lehen begi kolpean elkar ezagutzeko bidea ematen dien seigarren zentzumena dute». Antzekoa gertatzen da gaydar (gay gehi radar, alegia) izendatzen duten balizko senarekin. Hartaz baliatzen dira nire lagun hetero batzuk honelako edo halako nire ustez homosexuala ote den galdetzeko (nik beti baietz erantzuten diet, nortaz ari diren jakin ez arren: heteropatriarkatuaren kontrako nire ekarpentxoa). Bestetik, denok esperimentatu dugu atzerrian zeinen erraz asmatzen dakigun nor dugun herrikide.

Aste honetan huts egin dit instintuak. Normalean euskaraz eskatuko ez nukeen Iruñeko auzo bateko taberna handinahi batean sartu naiz. Zerbitzaria hurbiltzean, berriz, bihozkada izan dut eta «ardo gorri bat» atera zait. Besteak ulertu eta «naparra?» galdetu dit. «Nongoa bestela?» ito dut eta baiezko soil bat eman. Nire harridurarako, baina, ardo beltza zerbitzatu dit.

Ingelesetik euskaratzen duen Googleren hiztegi neuronalaz hornitutako ziborg bat ez ezagutzea ere, Elhuyarren Eliaz hornitutako honek!
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.