Angel Erro.
JIRA

Bizitza alternatiboa

2019ko maiatzaren 18a
00:00
Entzun
Egunerokoak ordenatu izanak lagundu dit Iruñeko Udalaren itzultzaile (ordezkoa) izateko azterketa egin nuela gogoratzen, 2005eko urriaren 25ean: idatzizkoa eta Joseba Alvarezek Eusko Legebiltzarrean emandako espitx supersoniko bati aldibereko itzulpena egin. Uste dut funtzionarioa-edo izateko nire lehen eta azken saialdia izan zela hura. Tamala da, orain iraultzaile ari nintekeelako, gremioko batzuk bezala, bizkarrak gordeta.

Senide eta adiskide on batzuek ez dute etsipenik hartu, dena den, eta horrelako oposizioak dauden aldiro linka edo pantaila-irudia bidaltzen didate (azkena, atzo; 2020ko urtarrilean eginen den etsamina baterako). Beti eskertzen diet eta, zuriketan ari naizela susmatuko badute ere, ez diet guztiz zapuzten inoiz aurkeztu eta azkenik administrazioko enplegatu bilakatzeko aukerakizuna, jakin badakit, hura niri opatuz, kontzebi dezaketen hoberena ari zaizkidala desiratzen, kariñorik handienarekin: ziurtasun eta egonkortasuna. Beraz, orain daramadan bizimoduaren gaitzespen sotiltzat hartu ordez, zinez eskertzen diet informazioa, lehenago erabili gabeko formula batekin, beharbada neure buruaz fidatzen ez naizelako eta nire bizitza alternatiboaren oroigarriak jasotzeari utzi nahi ez diodalako.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.