Bazuten debekatu baina prentsaurreko batean ez iragartzea. Iragarri dute, baina, Iruñeko Udal zaharberritutik uztailaren 6an banderak debekatuko dituztela (plurala darabilte, baina bakarraz ari dira), horrek eraginen duen tenka eta tirabira aurregozatuz. Win bikoitza. Edozer gertatuta ere irabazle ateratzeko jokabidea. Plazan ikurrina(k) sartzea saihesten badu udalak, legea betearazi du, ordena eta batez ere normaltasuna ekarri du hirira. Ez badu lortzen eta istiluak sortzen badira, jai baketsu eta batez ere normalak hondatzera datozenen kontrako kanpaina egina dago («betikoak», «eta hauen menpe egon behar du Nafarroako hurrengo gobernuak?»).
Ni gogaitzen nau joko zelai horretan egon beharrak ere. Ez dut sobera estimatzen, bere burua eraikin ofizial izendatuta, bandera eskuan dabilen jendea, edonora doazela ere. Ez natzaie atzetik joanen. Debekuak, baina, haien alde jartzera behartzen nau. Ez da kontu honetan bakarrik. Eskuinak (gurean hegemonikoa den aldetik) modelatzen du oposizioa bere kontrairudi eta minantzera. Eman dit seian zertaz kezkatu, zer irrikatu. Ez diot eskertu behar. Aukeran nahiago dut nire kezka eta irrikak nik neuk aukeratu. Herri libreagoetan ohi den bezala.
    
    
        
        
            
    
                                
    
                                                                                JIRA
                        
                
                            Kezka eta irrikak
                Iruzkinak
            
            
                Ez dago iruzkinik
            
        
                    Ordenatu