Angel Erro.
JIRA

Letemania

2020ko abenduaren 11
00:00
Entzun
Mikel Laboa eta Xabier Leteabendu hasieran hil ziren biak, Durangoko Azokaren atarian. Ez naiz ezer iradokitzen ari. Beste bide batetik noa. Aurten ezustean harrapatu nau Leteren inguruan hainbeste kontu atera izanak, hainbeste liburu eta dokumental, hainbeste ikerketa eta omenaldi.

Hil zenetik hamargarren urteurrenagatik izanen zen. Baina duda bat piztu zait. Batez ere Josu Goikoetxeak Twitterren egin galdera baten harira: «Laboak utzi al zuenidatzirik, zeukan pentsamenduaren paperik?». Berehala etorri zen erantzun irmoa, ez nornahik emana, horretara dedikatzen den Xabier Mendigurenek baizik: «Seguru nago ezetz». Elkarrizketan haren aipamenik egin ez arren nire buru binaristak berehala ekarri du Leteren itzala, idazkirik eta pentsamenduzko harrobirik gabe Laboak euskal santutegian irauteko bitarteko gutxi balu bezala. Ez du zertan hala izan, noski. Susmoa nirea da. Ideia horrek bat egiten duelako nire aspaldiko aieru batekin, euskaldunok funtsean herri teoria zalea garela, geure burua ekintzailetzat edo emozionaltzat hartu arren. Bakarrik ikustea dago aurkezpen gehienetan, obraz aritu beharrean, haren oinarrian dauden ideiez nola mintzo diren egileak. Ez alferrik da sermoigintza gure genero fundazionala.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.