Angel Erro.
JIRA

Hitler gay

2022ko ekainaren 23a
00:00
Entzun
Joan den astean dagoeneko jorratutako gai bat berriz hizpide hartuta: azkenean ikusi dut Disney eta Pixarreko marrazki bizidunetako musutxue. Ikusi edo. Zineman, baita haurrentzako diren marrazki bizidunetako filmetan ere, ohikoa denaz beste, Lightyear filmean agertzen den bi emakumeren arteko muxua ez delako lehen planoan ageri, hiru-laurdeneko edo plano amerikarrean baizik, eta ardatza ere aski maltzurra da,badaezpada ere, musu-emaileak ez baitira profilez ikusten, haietako bat bizkarrez dagoelako, musua bere gorputzarekin ezkutatuta. Hots, ez dago zuzen esaterik zehazki musua non eman dion bikotekidea omen duen beste emakumeari.

Horrenbeste eskandalu hain gutxirako. Nik joan den astean eszeptiko idatzi nuen gai honen inguruan. Hainbat jenderen erreakzioak uzkurregi jo nuela pentsatzera eraman ninduen. Espainiar estatuko zinema areto batzuetan ikusleei ohartarazi diete Lightyear filmean genero ideologiadun eszenak egon badaudela. (nork esanen zidan niri neure mutilari ez diodala musurik ematen, generoideologia baizik). Gutxi falta zaie, konspiranoikoago jarrita, Lightyear izenburuarekin Hitler gay hitzak ere osa daitezkeela, munduan denik eta propaganda izugarriena, beraz, zabaltzen duela filmak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.