Angel Erro.
JIRA

Baina zer esan

2018ko irailaren 28a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Nik ez nuke andre bat gizon baten soldataren truke kontratatuko», esan du, baina Alderdi Sozial Liberalaren burua da. «Torturaren aldekoa naiz», baina erreserbako militarra da. «Ezinen nuke seme homosexual bat maitatu. Nahiago dut istripu batean hilko balitz, bibotedun batekin etxean agertzea baino», baina eragin handiko politikaria da. «Ez nuke [emakumezko diputatu jakin bat] bortxatuko, ez baitu merezi. Ez du merezi, itsusia delako, ez da nire tipokoa», baina norbaitek sastakatu du kalean. «Diktadura militarrak egin gabeko lana egin beharra dago. Hogeita hamar bat mila pertsona akabatu beharra dago», baina bigarren itzulira pasatzeko aukera franko ditu. «Brasilgo diktaduraren akats nagusia torturatu baina erail ez izana da», baina bigarren itzulira pasatzeko aukera franko ditu. Presidente hautatuko balute kongresua itxiko ote zuen galdetu eta «bai, dudarik gabe, egun horretan bertan kolpe bat emanen nuke, egun horretan bertan» erantzun du, baina mundu osoan haziz doan doinura mugitzen da. «Nire esku badago, hiritar guztiek su arma bat izanen dute etxean, erreserba indigenentzako zentimetro bat ere ez. Ekonomia oztopatzen dute», baina ez dakit, benetan ez dakit, zer esan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.