Angel Erro.
JIRA

Tira ahala tira

2019ko ekainaren 13a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Ez dira hauek garai onak umore grafikoarentzat. Konkurrentziako egunkari bateko marrazkilariak erretreta hartu berri du. New York Timesek erabaki du, Trump eta Netanyahuri buruzko tira batek bazterrak (batez ere bazter sionistak) nahasi ondoren, nazioarteko edizioan tira komikoa argitaratzeari uztea. Notizia biak, bakoitza bere modura eta bere neurrian, ez dira bihotz altxagarriak. Bigarrenak batez ere zuzentasun politikoaren nagusigoa akre pare batez handitu du. Hedabide publikoetan idazten dugunok (eta, suposatzen dut, marrazten dutenek ere) badakigu zuri noiz izan, agian ongiegi jakin ere; ausardiaren norainokoa neurtu eta geure buruarekin negoziatu behar izaten dugu, askotan merkeegi negoziatu ere; baina arriskutsu deritzot, ez marrazkilari jakin bat, sail oso baten desagerpenari, batez ere errealitateari umorez heltzen diola aintzat hartuta. Jakin badakigu umorea ez dela errugabea. Propaganda politikorako erabili da maiz edo beti. Toki askotan editorial bat bezain pisukoa da tira satirikoa. Erraz iritsi ohi da irakurleengana. Konektatu eta itsaskorra da. 1.200 karaktereko txaplata baino zabalgarriagoa.

Irri eginarazi, goiza poztu, baina tarteka zipoztu ere egin behar dizu zintagile on batek.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.