Angel Erro.
JIRA

Zaila ulertzen

2019ko urriaren 16a
00:00
Entzun
Inork ez zuen zalantzan jartzen asteleheneko epaian Auzitegi Gorenak zigor gogorrak ekarriko zituela, baina, sumindura adierazteko seinalea balitz bezala, denok harridurari eta haserreari bidea ireki diegu jakin berritan. Katalunian gertatzen ari den guztian egon badaude Eusko Alkartasunaren barne gatazka baino gauza ulergaitzagoak. Haietako bat azpimarratu dute hainbat iritzi-emailek: Generalitateak aldi berean mossoak kudeatu eta mossoek jipoitutakoek sententziaren kontra manifestatzean agertutako ausardia goraipatu. Ez du haren funtzionarioen gaineko autoritaterik, edo Espainiako Gobernuaren esku hartze berria (155. artikuluaren aplikazioa) saihesteko estrategia urrunegi eramaten ari da? Hori, noski, hipokrisia baztertuz gero. Dena den, egon badago hipokrisiatik. Gabriel Rufiani aurpegiratu zaio, epaia agertu bezain laster, txio batean erantzunak hautetsontzietan, azaroaren 10ean, etorri behar duela esanez, egun desegokian botoa eskatzea. Zergatik ez zuen eskatu beharko? Hau guztia ez dator (ezin) bozkatzetik beretik? Ez diogu denok, aldekoek, kontrakoek eta ekidistanteek, begi bazterraz egutegiko egun horri begiratuko? Hipokrisia esan dut. Zuzenagoa litzateke disimulua. Kartak berriz banatu arte.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.