Angel Erro.
JIRA

Bigarren liburuak

2021eko azaroaren 5a
00:00
Entzun
Literatur sistema ahuletan, erakutsi ziguten Fakultatean, liburu bakarreko idazleen fenomenoa askoz handiagoa omen da. Horregatik, nik uste, euskal idazle askok, mamu hori aienatu nahian, lehen liburua plazaratu eta gutxira atera izan ditugu bigarrenak, ia lehenengoaren bulkada berarekin. Beste kontu bat da hirugarrena.

Itzulpenaren alorrean ere hainbat bitxikeria izaten dira literatur sistema gutxituetan. Ezin baita guztia itzuli, hautaketa egin behar, eta horrek hutsune eta bikoiztasun xelebreak ekartzen ditu. Euskarara itzulitako liburu bakarreko idazle handi asko daude euskaraz (zoritxarrez, ez beti haien maisulana, baizik eta lanik meharrena, lortutako tantotzat markatu ahal izateko balizko markagailu batean). Zorionez joera hau ere gutxitzen doalako irudipena dut. Euskaraz deskubritutako atzerriko idazle bat euskaraz irakurtzen jarraitzeko aukerak handitzen doaz. Esaterako, nik euskaraz leitu eta lehenengoz ezagutu nituen Slavenka Drakulic eta Leslie Feinberg. Bigarren honen kasuan, bere Mari-mutil handi baten bluesa nire lagun erdaldunek baino lehenago irakurri ahal izan dut nik euskaraz. Aurten bi egile hauen euskarazko bigarren liburua atera dute. Hirugarrena beste kontu bat izanen da.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.