Angel Erro.
JIRA

Abstentzioa

2018ko irailaren 15a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Badira ezezkoaren lurrina duten abstentzioak. Badira isilgordekeriarena dutenak. Taldearen handian bestela bezala pasatu nahi dutenak. UPN abstenitu egin da Francisco Francoren gorpuzkiak hilobi monumentaletik ateratzeko mozioan. Hainbat titular handitan ez dute aipatzen, baina hemen ongi dakigu zer egin duten eta zeren usaina duen haien abstentzioak.

Zertaz abstenitzen zaren, horrek definitzen zaitu askotan. Beganoek beren burua aldarrikatzen dute zer ez duten jaten. Abstemioek berdin.

Zergatik ez dira ausartu ezezkoa bozkatzera, argi eta garbi diktadore faxista bere ohorezko tokian mantendu nahi badute? Politikariek oso urritan erabili beharko lukete abstentzioaren aukera (egun horretako jarduna soldatatik kenduta), arerio politikoek botazio bat behin eta berriro proposatuz eztabaida beste helburu batzuekin instrumentalizatu nahi dutenean salbu. Edo aitzakiak gehiago landu. Francorena baino arazo presazkoagoak daudela ezin dute erantzun agintean egon eta ez hori ez presazko arazo asko atzeratu dutenak eta konponbidean ere paratu ez dituztenak. Proposa dezatela haiek data arrazoizko bat, beste berrogei urte eman beharrik gabe. Ez lukete eginen. Horretaz ere abstenituko lirateke.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.