Angel Erro.
JIRA

Erdaraldia

2018ko azaroaren 27a
00:00
Entzun
Txapa etxean utzi du, baina horrek ez dio atzera eginarazi erdaraldiko ekimenean parte aktiboa hartzeko borondatean, besteak beste, ekintza kolektiboaren jarraibideetan inon zehazten ez baitute paparrean deus eraman behar denik. Izan ere, ezin da esan kanpaina zehatzik dagoenik, lehen hitza erdaraz esatekoa. Karrikara atera eta buenos días distirant batekin agurtu du txakurra ateratzetik bueltan den auzokidea. Bide luzea du lanera iristeko, eta euria ari du. Ongi estali du bere burua aterkiaz, txukun iristeko lanpostura, etxetik soineko estua jantzita eta makilatuta ateratzen baita, exijitzen dioten moduan. Aurretik zortziordu ditu dotore, irribarretsu eta zutik egon beharra.

Azken egunetan nabaritu du ohi baino jende gehiagok hitz egiten diola euskaraz lanean, baina ez dio kasu handirik eman; ez da sinpatiazko edo gogaitasunezko jarrera batean gauzatu. Gaur, gizon xelebre batek euskaraz erantzun die, labur, bere iradokizun eta galdera guztiei. Kontestuagatik ulertu du. Joandakoan zirrara sentitu du, nolabait ohartuko balitz bezala gizona bion artekoa txiokatzen ari dela orduantxe, eta neurri batean susmatuko balu bezala bere elebakartasunak zerbaitetarako balio duela, kontraeredurako edo.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.