JIRA

Korrika gaur

Angel Erro -

2019ko apirilak 9
Eutsi behar izan nion neure buruari joan den astean Korrikaren hasieraz, edo larunbatean nire hirietako batean igarotzeaz ere, edo asteburu jendetsuan parte hartzeaz, ez idazteko. Ikusgarriak dira hasierak. Etxeparek bazekien. Jarraipena izaten da gogorragoa eta, ondorioz, meritu handiagokoa. Euskara ikastea bera, helduen alfabetatzea; edonor, ia edonor, anima daiteke izena ematera. Irakasleek jakin izaten dute, agian lehen egunetik asma dezakete aurpegieretan, hasierako jende horretatik zati batek baino ez duela jarraituko. Egun zailak gerora datoz. Korrikan ere bai. Ikusgarritasuna eta babes mediatikoa apalduz doazenean. Aurretik dauden kilometroak oraindik beldurgarriak suertatzen direnean.

Lasterka egitea esajerazio bat dela esana naiz. Niri berehala akitzen zaizkit arnasa, goi-arnasa eta asmo onak. Euskara ikastea izan da hasi eta buka egin dudan gauza gutxienetakoa, bidean utzitako hamaika desafioren artean. Oraindik harritzen naiz neure buruaz tarteka. Horregatik dudan kemen apurretik animoak bidali nahi dizkiet, fisikoki ala ez, euskararen lasterrean dauden guztiei, desorduan eta deslekuan, oro har gehien behar direnean bidali ere, beharbada korapilatsuegi gelditu zaidan lekuko honen bidez.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna

Izan zaitez BERRIAlaguna

Irakurtzen ari zaren edukia libre ematen jarraitu nahi dugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, zure eskubidea. Sareko irakurlea bazara, konprometitu zaitez irakurtzen ari zarenarekin. Geroa zugan.

Izan zaitez BERRIAlaguna