Angel Erro.
JIRA

Cambioaldaketa

2019ko apirilaren 27a
00:00
Entzun
Begiradak eta azterketak bihar handira eta txikira joko dute. Zer esanik ez, astelehenean, non zenbakien ñabarduretan kontsolamendua bilatuko baitute baita kontsolaezinek ere. Zer esanik ez dago bakoitzak jakinen duela nora begiratu. Nire itxaropenek ere badute izen eta kopuru bat. Baina gaurkoan (egun erlatiboki lasaia, non hautagaiek bizitza normala antzezteko behar ezohikoa duten; erlatiboki normala eta ezohikoa, beraz; erlatiboki bizigarria) itxaropen zabalago bati eskainiko dizkiot gogoeta eguneko gogoeta eta eguna.

Jakina denez, edo ez hainbeste, Senaturako lehian diren lau postuetatik hiru izen aukera ditzake hautesle bakoitzak. Zerrenda irekiak dira, baina itxiak balira bezala bozkatu ohi dira. Horregatik lehen indarrak hiru eta bigarrenak bakarra atera ohi du. Nafarroan askok seinalatu dute (Kongresurako hiru zerrenda berezitan aurkeztuko direnez) hemendik hilabete eskasera dagoen Aldaketaren Gobernuari tenperatura hartzeko termometro fidagarriena izan daitekeela. Gailenduko balitz, eskuinaren blokea hozten hasiko zen. Nire ustez, horretaz aparte, gobernua babestu duen laukoari lezioa (beste Ganbera ere hartu beharreko bideari buruzkoa) emateko aukera ederra da, herritarren eskura.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.