Angel Erro.
JIRA

Kexati

2019ko maiatzaren 16a
00:00
Entzun
Saltegi handi ezagunek, amaren egunean zabaldu publizitatean aditzera eman zutenez, kexarik egiten ez duten amak irudikatzen dituzte (egoismotik %3 onartzen zieten amei, baina kexatik %0). Ahaldun nagusi ezagun batek ere, hauteskunde kanpainan zabaldu txioan aditzera eman duenez, kexarik egiten ez duen langile porrokatua nahiago du, bizitza bizigarriari uko egin behar badio ere, bizibidea aterako badu.

Argi dago (buruan ditudan beste adibide batzuk ere gehitu ditut cahier de doléances honetara) kexak oro har ez direla ongi etorriak. Batez ere, aurreko kasuetan bezala, azpiratuta dagoen norbaitengandik datorrenean. Izan ere, beharbada kexak baino, kexen jatorria da gogaikarri suertatzen dena. Kexari eskubide aldarrikapen bat lotzea. Emakume eta langileengan eraspen jarrera eta eramanpena bultzatzen dira. Kontrakoa susmagarri bihurtzen. Nork nahi du ama txar edo langile gatazkatsu bat ondoan? Ba, ez kexatu. Utzi kexak dotore kexatzen dakitenentzat. Zutabegileek, betiere neurrian. Arte mundukoek. Diru laguntzen desmasak eta desbideak eraman ezin dituztenek. Kexatiez kexatzen direnek. Goi postuetan daudenek. Guk. Bada ongi kexatzen jakiteagatik sariren bat irabazi duenik ere.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.