Angel Erro.
JIRA

Kontakizuna

2019ko maiatzaren 24a
00:00
Entzun
Gertatutakoaren errelatoa nork eta nola egin, horrek duen garrantzia berebizikoaz jabetu naiz lehen eskutik.

Bigarren aldiz albaiteroarenera joan eta animalientzako garraio-kaiola hutsik itzuli gara etxera; oraingoan bidean aurkitu dugun plastikoarentzako lehen edukiontzian bota dugu kutxa. Ia hitzik gabe egin dugu bidea. Hitzek beste zerbait esan nahi izan dute azken egunetan, esaterako, azken erabakia hartu behar izan dugunean.

Etxerako bidean, telefono dei bat jaso dut nik, arrebarena, eta ezinbestean kontatu behar izan diot nondik gentozen. Harritu da, ez baitzekien ezer. Azken egunetakoa laburtu behar izan diot eta, mintzatu ahala, egia baino, bertsioa sortzen ari naizelako irudipenak jo nau. Torete zenaren jabe legitimoak, nire bikotekideak, deia berari egin izan baliote, beste ñabardura batzuk eman eta beste narrazio bat finkatuko lukeela igaro zait burutik, akaso argigarriagoa. Bera ere ohartu dela irakurri diot begiradan. Telefono deia mozteko presa sartu zait, (katu baten gainbehera eta heriotzaz ari garenez, eta ez, esaterako, ETArenaz, eta ez naizenez inongo eragilerik) ez baitut lehen hitza ez azkena nire izateko interes berezirik.

Etxean, ia guztiak ematen du lehen bezalakoa.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.