Angel Erro.
JIRA

Itxurazalea

2023ko maiatzaren 18a
00:00
Entzun
Spotify euskaraz erabili ahal da aste honetatik aurrera. Musika plataformak berak iragarri du: «Now also available in Euskara». Horrekin, denera, 74 hizkuntzatan da abailagarri. Gu harrotuko gara, eta poztu ere bai, agian ohituegi gaudelako kontrakora, baina berez ez da erregalurik, edo ez luke izan behar; ez alferrik munduko hizkuntzek duten pisu edo eragina aztertzen dutenek zerrendako aski postu altuetan kokatzen dute euskara (38.ean Frantziako Kultura Ministerioak argitara emandako txosten batean, esaterako). Halere, harrigarriki, oraindik borrokatu beharreko zerbait da.

Zenbatek aldatuko dioten hizkuntza Spotifyri ez dut uste zabalduko dutenik. Agian horrek ez gintuen zerrendako hain postu onean utziko. Diglosia eta utzikeria hor daudelako beti. Hori eman beharreko borroka bat da, dudarik gabe. Makinekiko (geure buruarekiko?) harremana, interfazea, zein hizkuntzatan den.

Kasu eman behar diogu, baina, hori baino garrantzitsuagoa denari, edukia (babestu) nahi dugun hizkuntzan izateari, euskararena ez dadin aldarrikapen formal bat izan, funtsik gabea, galeriari begira, (geure buruarekiko?) itxurazalea. Ebookarekin erdaraz mintzatzea gutxienekoa da, bertan gorde ditudan liburuak euskaraz (ere) badira.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.