Angel Erro.
JIRA

Boto utila (I)

2023ko maiatzaren 25a
00:00
Entzun
Azkenaldian ez nago soziable batere, esan dit adiskide batek. Borgesek esanaz oroitu naiz. Adiskidetasunak, dio, ez du maiztasunik behar. Amodioak bai. Amodioa irrikaz beteta dago. Bestea ez dagoen egun bat izugarria da. «Nik, berriz, baditut urtean behin edo bitan baino ikusten ez ditudan hiruzpalau adiskide. Haietako bati, Bioy Casaresi, ahaztu zitzaion ezkondu zela kontatzea niri. Elkarri ez diogu inoiz aitorpenik egiten. Adiskidetasunak bazter utz ditzake aitorpenak, konfidentziak, isilgauzak; maitasunak ez. Maitasunean, berriz, traiziotzat genuke konfiantza eza».

Lagunkoi ez egotearen abantaila da nork bere buruarekin ongi moldatzen den deskubritzera laguntzen duela. Hori esan diot, Borgesen aipurik ez. Luzeegi joko luke. Ez dakit adosegi nagoen ere. Konfidentziarik gabeko laguntasuna posiblea da, baina ez elkarrekikotasunik gabea. Amodioa, berriz, esan nezake nik itsuarena eta argentinarrarena eginez, bai izan daiteke unilaterala. Baliokidetzarik gabeko maitasun bat benazko maitasuna izan daiteke; agian berez ez dago maitatzeko beste biderik: beste poeta batek, Audenek, dio «pareko amodioa ezinezko bada, izan nadila ni gehien maite duena». Bi adiskideren artean, berriz, traiziotzat genuke orekarik eza.
Gaiak
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.