Albistea entzun

JIRA

Abisua

Angel Erro -

2023ko martxoak 3

Egunero edo ia, baita nafar politikaz idazten dudanean ere, irakurtzen nauzuenoi aurretiaz abisatzea egokiena iruditu zait. Egunkari honen arduradunekin hitz egin ondoren adostu dugu bihartik aurrera performance aldarrikatzaile xume bati ekitea: zutabe hau gaztelaniaz agertzen hasiko da. Jendea kexatuko da, naski. Holakorik euskarazko berripaper bakarrean. Komisiones ala Ugete sindikatuak berehala aterako dira nire alde, hizkuntza txikiak handia zapaltzen duelako kopla zaharra zabalduz, desagertzeko arriskuan denak nazioartean mintzatuenetakoa arriskuan paratzen duelakoa sinetsaraziz, nire jarrera kritikatzen dutenak integrista hutsak direla iradokiz. Ez dut epaitegietara jotzea baztertzen. Euskara inon eskatzearena ez dute ongi eramaten epaileek eta, logika osoz, euskal irakurleek euskaraz irakurri nahi izatearen pretentsioa gehiegizkotzat joko dute; azkenean eskubide pertsonalak direnez, nirea dago zuen guztienen gainetik.

Esperatzekoa da herritar asko erabaki honen kontra oldartzea. Erdaldun elebakarrak ere hiperbolearen indarrez zentzugabekeriaz ohartzea apartekoa litzateke, baina ez dut itxaropen handirik ere. Suerte pixka batekin atzerriko albistegietan sartzea lortuko dugu. Meme bihurtuta edo.

Sareko BERRIAzalea:

Irakurri berri duzun edukia eta antzekoak zure interesekoak badira, eskari bat egin nahi dizugu: Berria diruz babestea.

Zuk eta zure gisako sareko milaka irakurlek egindako ekarpenarekin, eduki gehiago eta hobeak sortuko ditugu. Eta, zuekin osatutako komunitateari esker, publizitateak eta erakundeen laguntzek bermatzen ez diguten bideragarritasuna lortuko dugu.

Euskarazko kazetaritza libre, ireki eta konprometitua eskaini nahi dizugu egunero; bizi zaren munduaren eta garaiaren berri ematen segitu.

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Iruzkinak kargatzen...

Izan BERRIAlaguna

Zure babes ekonomikoa ezinbestekoa zaigu euskarazko kazetaritza independente eta kalitatezkoa egiten segitzeko.