Angel Erro.
JIRA

Euskara eskolak

2019ko urriaren 23a
00:00
Entzun
Kale indarkeria dagoeneko kale borroka bilakatu da. Horixe jakinarazi digu Pablo Casadok, hitzez hitz, gaztelaniaz. Bueno, ez osoki gaztelaniaz. Kale borroka hitz etzanaz idatzi behar nuen, hori euskaraz esan baitu. Euskaraz esateak kriminalizazio plus bat dauka, ingelesak («Nire jarraitzaileak dagoeneko follower dira») gaurkotasun plusa daukan modu berean.

Orain gutxi Euskal Herritik kanpoko erdaldun batzuekin bildu, eta harritu ziren zulo hitza berez zulo, besterik gabe, esan nahi duela esan nienean («baita praketakoa, sudurretakoa edo golfean jolastekoa ere?»). Hain erne sumatu nituen, zulatu aditza ere aipatu nien. Betidanik pentsatu izan dut, Ebrotik beherako erdaldunentzako euskara metodoa asmatu beharko banu, Telediarioetatik dagoeneko ezagutzen duten hiztegi zabaletik abiatuko nintzela (kale borroka edo herri batasuna esaterako hitz konposatuak nola osatzen diren azaltzeko). Casadok etekin handia atera ahal zien eskolei, aurrez aurreko eskoletara joateari herra ez balio.

Hau bezalako hizkuntz metodoarentzako window of opportunity edo aukeraren leihoa aprobetxatzeko denbora akaso urritzen doakigu. Erne, Etxepare! Ramon Llullekoak seguru hasita daudela katalan metodo gaurkotua prestatzen.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.