Angel Erro.
JIRA

Gaizki eta berandu

2020ko maiatzaren 28a
00:00
Entzun
Disney Plus plataformak azkenean eskainiko ditu katalanera bikoiztutako produktuak. Arrakasta handia izaten ari omen da berrogeialdi betean abian jarritako Disney Plus kanal digitala. Estreinatu eta gutxira, sare sozialen bidez, izan nuen katalanezko bikoizketak (edo/eta azpitutuluak?) paratu ez zituztelako kexen eta hala egin zezaten kanpaina baten berri. Katalan jendeari irakurrita zuzenean edo euskal jendeari, bestela, euskararen alde halako zerbait egiteko iradokiz. Ez dut uste euskaraz halako kanpaina bat abian jarri zutenik, eta, izatekotan, urrunegi iritsiko litzatekeenik. Egunotan bati leitu diot hemengo eztabaida Disney bai/ez lerratuko litzatekeen. Egiazki, indar asko joaten zaigu euskalgintzan oinarrizko kontuak argitu gabe ditugulako.

Disney Plus kanalak azkenean amore eman du, izan bildutako 27.000 sinaduren presioagatik, izan lehenagotik bikoizketa horiek eginda daudelako (Kataluniako Gobernuak politika argi bat izan duelako, diruz ongi ureztatua, horra zuzenduta, aspaldidanik) eta ez zaiolako esfortzu handirik eskatzen.

Hemen, ohi bezala, gaizki eta berandu gabiltza hizkuntz eskubide kontuotan. Berandu eskatuta gaizki edo erdizka egindakoa, helburu argirik eta elkarlan eraginkorrik gabe.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.