Albistea entzun

KRITIKA. dFeria

Genero berri bat

Agus Perez -

2021eko martxoak 17

'Dreaming Juliet'

Konpainia: Elefante Elegante. Sorkuntza: Gonçalo Guerreiro. Testuak: William Shakespeare, Maria Torres, Fernando Pessoa. Zuzendaritza artistikoa: Maria Torres, Gonçalo Guerreiro. Antzezleen zuzendaritza: Pablo Sanchez. Musika: Miguel Paz, Gonçalo Guerreiro, Nacho Martin. Interpreteak: Marta Alonso, Gonçalo Guerreiro, Nacho Martin, Miguel Paz, Maria Torres. Lekua: Donostiako Antzoki Zaharra. Eguna: Martxoak 15.

E gia esan, ez da genero berri bat, genero askoren batuketa baizik, baina aurtengo dFeriako lehen egunean ikusitako gauzarik interesgarriena Elefante Elegante konpainiaren Dreaming Juliet izan da seguruenik.

Galiziatik etorritako taldea retro itxurako eszenatoki batean agertu da, eta, bere disposizio absurdoan, goiko aldeko plataforma izan da elementurik nabarmenena, bertan kokatu delako bateria jotzaile eta teklista, bera izan delako instrumentista nagusia —eskusoinua ere jo du kanta batean—, eta musika izan delako emanaldi osoa gidatu duen hari eroalea. Goiko musikariarekin batera, kontrabaxua eta gitarra elektrikoa jo dute beste gizonezko interprete bik, eta emakumeetan bik dantzan egin eta haietariko bat kantuan ere aritu da.

Ikusten denez, irudi lezake kontzertu eszenifikatu batean egon garela, eta horrela uste izan dugu guk ere hasiera batean, baina laster ikusi da emanaldi nahiko berezi batean geundela, eta abestien hitzek ere arrarotasun puntu bat zeukaten, ez zetozen guztiz bat ondo eraikitako rock musikarekin. Une batetik aurrera, hasiak izan gara onartzen agian horrek guztiak ez zeukala ez buru ez hankarik, baina bitartean bazirudien Romeo eta Julietaren balizko bizitza luzatuaren lekukoak izango ginela —maitemintzea, elkarrekin bizitzen hastea, lehen sesioak, seme-alabak izatea, zahartzea...— hitzik gabeko antzerki fisikoaren gidaritzapean. Hala ere, hitzik gabea zen, baina hiru abestien testu poetikoek antolatu dute argumentu ezagunaren bidea, eta esan beharra dago Shakespeare eta Pessoa izan direla haietariko biren egileak, eta beste kantako testua Maria Torresena izan dela.

Dena den, ez dira gauzak mugapen horietan geratu, proposamenean zehar alde onirikoa, objektuen antzerkia eta satiratik hurbileko fartsa bezalako arloak tartekatu baitituzte, haietariko batean ere distiratsu ibili gabe, dena esan beharra badago, baina guztietan adoretsu, fresko, irudimentsu, eta, batez ere, guztietan baikor, egiten zuten guztian fede handia jarrita. Asko dute oraindik beren estiloa findu eta hobetzeko, baina gogoz espero dugu berriz ere Euskal Herrira etortzea, bai oraingo lan honekin eta bai hurrengoekin ere. Oparoa izan dadila beren arrakasta.

Sareko BERRIAzalea:

Irakurri berri duzun edukia eta antzekoak zure interesekoak badira, eskari bat egin nahi dizugu: Berria diruz babestea.

Zuk eta zure gisako sareko milaka irakurlek egindako ekarpenarekin, eduki gehiago eta hobeak sortuko ditugu. Eta, zuekin osatutako komunitateari esker, publizitateak eta erakundeen laguntzek bermatzen ez diguten bideragarritasuna lortuko dugu.

Euskarazko kazetaritza libre, ireki eta konprometitua eskaini nahi dizugu egunero; bizi zaren munduaren eta garaiaren berri ematen segitu.

Albiste gehiago

Kukai Dantza konpainiaren eta Euskadiko Gazte Orkestraren <em>Eta orain zer?</em> emanaldiaren aurkezpena, atzo, Donostiako Kursaalean. ©MONIKA DEL VALLE / FOKU
Aroa Uharte. ©Iñigo Uriz, Foku

Zoriz mundu bat zabaltzea

Ainhoa Sarasola

Errumaniara eraman zuten Arte Ederretako ikasketek, eta Bartzelona, Mosku eta San Petersburgora, gero, eslaviar hizkuntzek zein errusiar literaturak sortutako lilurak. Errusieratik euskarara hiru liburu ekartzea izan da bidaia horren azken nasa, oraingoz.

Mikele Landa Eigurenen <em>Noizko basoa</em> filma. ©ZINEMALDIA

Euskarazko bi lan izango dira Zinemaldiko Nest saria lortzeko lehian

Iñigo Astiz

Hamahiru film labur hautatu dituzte guztira; tartean dira Nagore Muriel Letamendiaren 'Erro bi' eta Mikele Landa Eigurenen 'Noizko basoa'

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Iruzkinak kargatzen...