Angel Erro.
JIRA

Antifa liberalak

2020ko ekainaren 6a
00:00
Entzun
Gogoratzen duzue orain urte batzuk ospetsu bihurtutako Winston Churchillen aipamen ustez faltsu edo (ez dut gogoan) ustez egiazko hura? Gutxi gorabehera honela zioen: «Etorkizuneko faxistek beren buruari antifaxista deituko diote». Sintomatzat hartu behar genuen; hitzari, faxismoaren kontzeptuari berari, eman nahi zitzaion itzuliarena. Meme hura dagoeneko goiburu bihurtu du AEBetako presidenteak berak. Buelta osoa eman du. «Antifak», esan du, «talde terroristatzat jo dezaten eman beharreko pausoak emanen dituela». Esaldi horrek guztiz birsignifikatzen ditu faxismoa edo terrorismoaren kontzeptua bera.

Guztiz bestelako esanahi bat bereganatutako beste hitz bat da liberalismoarena, askoz lehenago gertatu eraldaketan. Nahiago genuke oraingo liberalek XIX. mendekoekin zerikusirik balute. Zer deituko zioten orduko liberalek beren buruari gaur egun, Winston? Ez dut uste honetaz gauza handirik azaldu behar denik. Bitxia da, hori bai, askatasun kontzeptuaz eskuindarrek egiten duten erabilera maltzurra. Ku Klux Klanek Freedom idazten zuen gurutzeetan (bestea zapaltzeko askatasuna eskatu ohi du faxismoak).

Beste aipu faltsu ala egiazko batekin amaitzeko: «Faxismoa itzuliko balitz, askatasunaren izenean eginen du».
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.