Albistea entzun

ATZEKOZ AURRERA. Marc Almodovar. Kazetaria eta dokumental egilea

«Elkartasun taldeetan harresi handi bat dago arrazaren aferarekin»

Kazetaritza lanak ondorio batera eraman du Almodovar: «Poliziek praxi okerragoak izaten dituzte parean dituztenak arrazializatuak direnean». Erakundeei erantzukizunak eskatu beharraz ohartarazi du.
ANDONI CANELLADA / FOKU Tamaina handiagoan ikusi

Iker Tubia -

2022ko martxoak 23

Elhadji NDiaye izena ez da George Floydena bezain ezaguna. Biak indarrez etzanarazi zituzten lurrean, biak hil ziren polizien eskuetan, eta biak ziren beltzak. Iruñean NDiaye; AEBetan Floyd. Atxiloketetan, polizia etxeetan eta CIEetan hildako pertsona arrazializatuez mintzo da Ricard Gonzalezen eta Marc Almodovarren Els nostres George Floyd dokumentala. Atzo Donostian izan zen Almodovar (Bartzelona, 1984), lana aurkezten. Gaur, Gasteizko Arana gizarte etxean ikusgai izanen da, 19:30ean, eta bihar, Iruñeko Katakraken, 19:00etan.

Nola hasi zen proiektu hau?

AEBetan George Floyd hil zenean, manifestazioak egin zituzten [Espainiako] estatu osoan. Arrazakeriaren kontrako elkarteek eta migranteek hipokrisia salatu zuten, hori hemen gertatzean ez zelako erantzun bera ematen. Salaketa hori hartu genuen kazetari gisa.

Esan behar da Floydi pasatutakoa ez dela soilik AEBetan gertatzen?

Noski; antzeko kasuak azalduz eztabaida ireki nahi genuen, aztertzeko ea arrazakeria sistemiko eta instituzional bat dagoen. Estatuaren ardurapean hildakoen kasuak kontatu ditugu; egoerak ezberdinak dira, baina bakoitzak bide ematen digu arrazakeria instituzional horren alorrak aztertzeko.

NDiayeren kasua AEBetakoaren oso antzekoa da, baina erantzuna bestelakoa izan zen. Zergatik?

Dokumentala istorio horrekin hasten da, hori baita antz handiena duena. Istorio hauek ez zuten hedabideen arreta bereganatu; talde antirrazistek agertu zuten elkartasuna, eta ez zen debate bera sortu. Erantzuna ez dago alderatzerik zurien kontrako errepresio politikoaren kasuekin. Hori gertatzen da gizarte oso arrazista batean bizi garelako, eta elkartasun taldeetan oraindik ere harresi handi bat dagoelako arrazaren aferarekin.

Errazagoa da bestearen arrazakeria ikustea norberarena baino?

Bai, noski. Denek dugu AEBen hegoaldeko sailetan izandako esklabotzaren berri, baina zailagoa da kontatzea Espainiako Estatuan dagoen iragan esklabista. Bartzelona izugarri hazi zen diru esklabistaren bidez, eta horri buruz ez da hitz egiten; oso lan gutxi daude.

Zein da zurrumurruak hedatu zituzten komunikabideen rola?

Auzi guzietan kriminalizatu zuten biktima. Elhadjiren kasuan, istorioa asmatu zuten goitik behera, baina Yassirren eta Aramis Manukyanen kasuan haien polizia aurrekariak argitaratu zituzten, auziarekin loturarik ez izan arren. Hori gertatzen da kazetari askok agudo ematen dituztelako ontzat polizia iturriak. Uste dut hori lantzen ari dela, baina oraindik gehiegitan gertatzen da.

Halakoetan, ikerketak abiatzeko materiala badago, baina artxibatu dira. Zer gehiago behar da?

Gehien harritu gintuena hori da: zenbat arrasto eta susmo dauden, eta, hala ere, automatikoki artxibatzen dira. Ahssen Younousinen kasuan, epailearen azalpenak galdera gehiago sortzen ditu erantzunak baino. Kezkagarria da: praxi txarrak edo ezbeharrak gerta litezke, baina, epaileek ez badute inolako asmorik gertatutakoa argitzeko, argi dago horrelako ekintzak babestu nahi dituztela.

Justiziak ezberdin jokatzen du azalaren kolorearen arabera ?

Uste dut poliziek praxi txar gehiago izaten dituztela parean dituztenak arrazializatuak direnean. Arrazoi nagusia arrazakeria da, baina pertsona horien inguru sozialik ezak ere eragina du. Gizartearen babes handirik ez izateak bidea errazten die horrela jokatzeko. Altsasuko gazteekin gertatu bada, manifestazio erraldoi eta guzti, nola ez da gertatuko halako kasuetan?

CIEak eta adin txikikoen zentroak aipatu dituzue dokumentalean. Etorkinak ez dira berdinak jatorriaren arabera?

Aterpe sistema politizatuta dago. Espainiako Estatuak iaz 40.000 babes eskari inguru jaso zituen Venezuelatik, eta %98ri eman zien bizileku baimena. Yemenen izugarrizko krisi humanitarioa dute, eta handik jasotako 300 eskarietatik %70 baztertu zituzten. Orain Ukrainaren aferan 24 orduan konpontzen dira paperak.

Erakunde ofizialek ez dituzte zuen galderak erantzun nahi izan. Argigarria da hori?

Oso astunak izan ginen, baina denek esan ziguten ezetz: epaitegiek, polizia taldeek eta administrazioek. Argi dago ez daudela eroso gai honi buruz solasean, eta ez dute ikusten erantzuteko beharrik, gizarteak ez baitu behar bezala eskatzen.

Hildakoen senide eta lagunak bai, horiek elkarrizketatu dituzue.

Garrantzitsua zen pertsona horien inguruko jendearekin hitz egitea, haien bizipenetara gerturatzeko. Istorio guziek bere istorioa dute atzean. Adibidez, Khadija emakume indartsua zen; hizkuntzaren muga izan arren, borrokan segitzen zuen semearekin justizia egin zedin.

Sareko BERRIAzalea:

Irakurri berri duzun edukia eta antzekoak zure interesekoak badira, eskari bat egin nahi dizugu: Berria diruz babestea.

Zuk eta zure gisako sareko milaka irakurlek egindako ekarpenarekin, eduki gehiago eta hobeak sortuko ditugu. Eta, zuekin osatutako komunitateari esker, publizitateak eta erakundeen laguntzek bermatzen ez diguten bideragarritasuna lortuko dugu.

Euskarazko kazetaritza libre, ireki eta konprometitua eskaini nahi dizugu egunero; bizi zaren munduaren eta garaiaren berri ematen segitu.

Albiste gehiago

 ©GUILLAUME FAUVEAU

«Kaosa izan zen gure obrak nahastean!»

Ainize Madariaga

Bruna Ruizen erretratuak abstrakzioan xerkatu behar dira batzuetan; Ana Arsuagarenak, berriz, gatibatu egiten dute bisitaria. Bi begiradez bat egin dute, Lekunberriko B eta B gunean, agorril hondarrera arte.
 ©OSKAR MATXIN EDESA / FOKU

Ikasi, sasi guztien gainetik

Amaia Igartua Aristondo

Hala nola beharra edo osasun kontuak direla eta, jende batek ezin du ikastetxe arruntek exijitutako bertaratzea bete. Araba, Bizkai eta Gipuzkoako Urrutiko Hezkuntzako Euskal Institutuak ordutegi malguagoa eta klaseak etxetik jarraitzeko aukera eskaintzen die.
Xabier Urizar maila goreneko txokolatearen dastatzailea, txokolatea aztertzeko mapa eskutan duela. ©IDOIA ZABALETA / FOKU

Txokolatearen sekretuak

Olaia L. Garaialde

Xabier Urizar maila goreneko txokolatearen dastatzaileak hezkuntza eta txokolatea uztartzen ditu. Dastaketa baten nondik norakoak azaldu, xehetasunak aztertu eta mitoak apurtzen ditu.
 ©HBO MAX

Jolas parkeak, androideak eta gizatasuna

Mikel Yarza Artola

HBOren 'Westworld' telesailak laugarren denboraldia estreinatu du. Gizakien eta androideen arteko talka da nagusi thriller ilun honetan

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Iker Tubia

Informazio osagarria

Iruzkinak kargatzen...