BI BIDEAK

2015eko apirilaren 1a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Euskal Preso Politikoen Kolektiboak (EPPK) 2013ko abenduan iragarri zuen «etxeratzeko» bidean Euskal Herriratzea lortzeko lege «zirrikituak» baliatuko zituela; ordutik, legeek ematen dituzten bi aukerei heldu diete abokatuek:

Bide administratiboa

Espetxeetan. 2014ko martxoan hasi ziren presoak nor bere espetxean lekualdatzeak eskatzen. Sakabanaketak zer kalte ekarri dizkion kontatu zuen bakoitzak bere espetxean aurkeztutako idazkian, eta Zaballako kartzelara ekartzeko eskatu zuten Espainiako kartzeletan dituztenek. Presoen ohiko lekualdatzeen zein destinoen inguruan erabakitzeko eskumena duenarengana jo zuten horrela, ohiko prozedurarekin, bide administratibotik. Espetxeen Zuzendaritzak ezetz esan zien guztiei. Argudioetako bat izan zen ez zutela ETA arbuiatu.

Auzibidea

Auzitegi Nazionalean. Espetxeetan jasotako ezetza dela eta, auzitara jotzea erabaki zuten. Auzitegi Nazionaleko Espetxe Zaintzarako Epaitegiaren betebeharra presoen eskubideak bermatzea denez, hor salatu zuten sakabanaketa eragiten ari zaizkien eskubide urratzeak. Kexak baztertu ditu horrek ere.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.