Yolanda Diaz, hirugarren presidenteorde

2021eko martxoaren 17a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Yolanda Diaz Espainiako Gobernuko hirugarren presidenteordea izango da, azkenean, eta Enplegu Ministerioari eutsiko dio, Efe agentziaren arabera. Pedro Sanchez Espainiako presidenteak egin dio proposamena, argudiatuz ez litzatekeela bateragarria Diazek Enplegu ministro jarraitu eta bigarren presidenteordetza hartzea, horrek Nadia Calviño Ekonomia ministroaren gainetik jarriko lukeelako gobernuko organigraman.

Podemoseko iturriek uste dute Diaz bigarren presidenteordea ez izatea formari dagokion gaia dela, baina gobernu akordioaren egitura globalak bere horretan dirauela.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.