Albistea entzun

ATZEKOZ AURRERA. Asier Gorostidi. Marrazkilaria

«Intsektuen mundua harrigarria da»

Ondo-ondoan edukita ere, normalean arreta gutxi jartzen zaie ornogabeei; intsektuei eta araknidoei, batez ere. Haiek ezagutzeko eta estimatzeko liburua egin dute Asier Gorostidik eta Igor Sarraldek.
GORKA RUBIO / @FOKU Tamaina handiagoan ikusi

Jakes Goikoetxea -

2021eko abenduak 28 - Zarautz

Animaliak gustuko dituzten bi marrazkilari: Asier Gorostidi (Bilbo, 1988) eta Igor Sarralde. Ornodunei buruzko liburu bat kaleratu zuten aurrena, eta ornogabeei buruzko bat orain: Euskal Herriko animaliak. Ornogabeak (Erein). Eskuz egindako marrazkietan oinarritutako liburu gozagarria.

Biologo, zoologo, entomologo... izan nahi zuten bi marrazkilari zarete?

Biologia, zoologia eta entomologia gustatzen zaizkien bi marrazkilari gara. Gogoan dut ikastolan lagunak futbolean aritzen ziren bitartean ni eta beste bizpahiru lagun arraro xomorroak biltzera joaten ginela. Eskolako lanak, ahal izanez gero, animaliei buruz egiten nituen.

Lehen uste okerra: marrazkietan oinarritutako animalia liburua; beraz, haurrentzat.

Espero dugu umeentzat izatea, baina gustatuko litzaiguke helduek ere ikustea eta irakurtzea. Informazio asko ezezaguna da helduentzat ere.

Esaterako, eltxo eta ezpara emeek soilik ziztatzen dituztela gizakiak.

Bai. Izugarri gustatzen zaizkit azukre zorrotxo batzuetan jarri ohi dituzten bitxikeriak, behin irakurri eta beti gogoratzen dituzunak.

Bigarren uste okerra: marrazkietan oinarritutako animalia liburua; beraz, helburu pedagogikoa du, haurrek ikastea.

Nik ere badut sentsazio hori, guztiak izan behar duela helburu bat baino gehiago, eta helburu horien artean beti egon behar duela ikastea. Badirudi gozatzea ezkutuan geratzen dela. Ikasiko dute, baina helburua ez da ikastea, baizik eta gozatzea, animaliez maitemintzea...

Jende askorentzat zaila izango da intsektuez maitemintzea.

Liburuan ageri diren animalia asko gure iruditerian nazkagarriak, pozoitsuak, txarrak... dira; baina saiatu gara beste aldea erakusten. Intsektuen mundua oso ezezaguna eta harrigarria da; zientzia fikziozko film bat dirudi: itxura, portaera, estrategiak... Nahikoa da arreta jartzea. Ez ditugu ezagutzen.

Zein izan dira zuen modeloak?

Argazkietara jo dugu.

Marrazkiak eskuz egin dituzue, akuarelekin eta arkatzekin. Gaur egungo joera digitala ikusita, zuen erabakia berritzailea da?

Gure kalterako izan daiteke. Horrela lan eginda, ordu kopurua asko handitzen da. Eskuz egiteko behar diren orduak ikusita, normala da ilustratzaile profesionalek marrazkiak ordenagailuz egitea.

Batez beste zenbat ordu behar izan dituzu marrazki bakoitza egiteko?

Lau ordu inguru.

Akatsen bat eginez gero, marrazkiak berriro egin behar izan dituzue. Marrazki asko geratu dira bidean?

Bai, marrazkiak eta zirriborroak. Guztiak gordetzen ditut. Liburua icebergaren punta baino ez da.

Zein animalia marrazteak eman dizu lan gehien?

Labezomorroa hiru aldiz egin behar izan nuen, ez nituelako distira batzuk lortzen.

Ohikoagoak dira argazkiak eta ikus-entzunezkoak. Marrazkia gero eta gutxiago erabiltzen da halako liburuetan?

Nik nahi baino gutxiago.

Ikusle arruntak, ziurrenik, ez du bereiztuko zein diren zure marrazkiak eta zein Igor Sarralderenak. Nola egin duzue?

Saiatu gara batak bestearengandik ikasten eta bestearen estilora hurbiltzen.

Gehiago ezagutzen dira Euskal Herritik kanpoko animaliak bertakoak baino?

Bai. Dokumentalak asko gustatzen zaizkit, baina kalte handia egin dute. Badaude Euskal Herriko naturari buruzko dokumentalak, oso interesgarriak.

Natura behatzeko ohitura eta patxada galtzen ari gara?

Bai. Dena da azkarra. Leku batera joan eta pentsatzen dugun lehen gauza argazki bat ateratzea da, gordetzeko edo erakusteko. Informazio eta ezagutza asko galtzen ari gara poliki-poliki. Duela gutxi arte ohikoa zen zuhaitzei eta animaliei haien izenez deitzea; gaur egun gauza teknikoak dirudite. Denak dira zuhaitzak, txoriak...

Sareko BERRIAzalea:

Udazkenean, BERRIAlagun egiteko pausoa eman dezazun, eskaintza bat egin nahi dizu BERRIAk. Herri baten kulturaren plaza da BERRIA. Kultur egitasmo, dinamika eta ekitaldi anitzen erakustoki. Euskal kulturaren inguruko informazioaren plaza handia. Azaroan eta abenduan, Euskaraldiak, Bertsolari Txapelketa Nagusiak eta Durangoko azokak hartuko dituzte, besteak beste, BERRIAren orrietako asko, paperean eta webgunean.

Albiste asko irakurriko dituzu, segur aski webgune honetan bertan. Eta eskari bat egin nahi dizugu: har ezazu konpromisoa irakurtzen duzunarekin. Irakurleen babes ekonomikoa funtsezkoa da BERRIAren etorkizuna ziurtatzeko.

Albiste gehiago

 ©MONIKA DEL VALLE / @FOKU

«Euskaraldia oso neorrealista da»

Urtzi Urkizu

ETB1ek 'Dailobit' saioaren bigarren atala emango du gaur, Euskaraldian izandako bizipenekin. Rutak Leire Palaciosekin batera aurkezten du programa. «Naturaltasunez agertzen saiatzen naiz».
Filip Albor, Amaia Karrere eta Arantxa Hirigoien, <em>Ttinka</em> disko-liburuaren egileak. ©MATHIEU HARANBURU/ BELARRI

«Ikusi dut gauza gutirekin anitz pasarazten ahal dela»

Ainize Madariaga

'Ttinka' disko-liburua plazaratu du Hirigoienek, Filip Albor eta Amaia Karrerekin batera.Ttipitik «on» denez kantuak eta ipuinak euskaraz entzutea, haurren beharretara egokitu dute obra.
Jon Zabaleta, HernaniKomik azokan emandako Joseph Camino saria eskuetan duela. ©JON URBE / FOKU

«Marrazteak goizero jaikitzen laguntzen dit»

Enekoitz Telleria Sarriegi

Trazu ezberdin asko dituen bineta erraldoi bat da Zabaletaren bizitza, marrazkiz zirriborratu duena. Hernani bere jaioterrian saritu dute, eta euskal komikiari egindako ekarpena aitortu.

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Jakes Goikoetxea

Informazio osagarria

Iruzkinak kargatzen...

Izan BERRIAlaguna

Hitzen, ekintzen eta errimen eztanda. Herri bat BERRIAren kulturaren plazan. Baliatu udazkenean BERRIAlagun egiteko eskaintza.