ATZEKOZ AURRERA

Elkartasunak aldatutako bideak

Hego Euskal Herriko elikagai bankuek Gabonetako kanpaina gehienbat bonuen bidez egingo duten arren, elikagaiak batu dituzte Gasteizen. Iparraldean, ostiralean eta larunbatean egingo dute.
Yasel Fermin boluntarioa, bezero batek emandako elikagaiak kartoizko kaxa batean sartzen.
Yasel Fermin boluntarioa, bezero batek emandako elikagaiak kartoizko kaxa batean sartzen. JAIZKI FONTANEDA / FOKU Tamaina handiagoan ikusi

Jone Arruabarrena -

2020ko azaroak 21

Arroz pakete bat kartoizko kaxa batean doa. Lehen geldialdia: Gasteizko supermerkatu bateko almazenak. Ondoren, hiriko Jundiz kaleko beste biltegi batera eramango dute, eta bertan beste produktu batzuekin nahastuta, kaxa txikiago batera lekualdatu. Azkenik, gobernuz kanpoko erakunde bateko kideek hartuko dute arroz paketea daraman kaxa. Laster helduko da azken geralekura: zaurgarritasun egoeran dagoen familia batek gozatu ahal izango du arroz platerkada bero batez. Ez da hori normalean produktuek egiten duten bidea, baina Gabon aurreko egitasmo batek elikagai horien ibilbide normalari buelta eman dio.

Goizeko hamar eta erdiak dira, eta Gasteizko hiribideko supermerkatua martxan dago jada. Jendea sartu-irtenean ari da, baina sarreran zerbait ezohikoa suma daiteke: kartoizko kutxa erraldoi batzuk, eta ongietorria ematen duten bi gazte. Gazteek, ordea, ez daukate supermerkatuko uniformerik. Horren ordez, plastikozko txaleko zuriak dituzte, eta horietan arreta jarriz gero argitzen da misterioa: Arabako Elikagai Bankua. Izan ere, atzo eta herenegun Gabonetarako elikagai bilketa egin zuten Hego Euskal Herrian, eta datorren ostiral eta larunbatean egingo dute Ipar Euskal Herrian.

Boluntarioek emandako harrerak ere eman dezake arrastoren bat: «Egun on! Elikagai Bankuko bilketan parte hartu nahi izanez gero, utzi kaxa horretan elikagaiak, edo egin zure dohaintza kutxan». Izan ere, aurten indar handiagoa eman diote bonuen salmentari. Koronabirusa dela eta, Gasteizen zazpira murriztu dituzte bilketa guneak, eta normalean lortutako elikagai kopurua berdintzeko, bonu salmenta bultzatu dute. Aurtengoa ez da urte erraza izango bankuarentzat, Luis Alfonso bankuko koordinatzaileak azaldu duenez: «Koronabirusaren ondorioz, bilketa gune fisikoak eta boluntario kopurua nabarmen urritu da, horregatik, bonu bidezko sistema bultzatuko dugu gehien bat».

Paradoxikoa da, izan ere, koronabirusaren ondorioz, elikagaiak biltzeko baliabideak gutxitu diren modu berean, hazi egin da egoera prekarioan dauden pertsonen kopurua. «Gasteizko Elikagai Bankuak argitaratu dituen datuen arabera, elikagaiak behar dituztenen kopurua %40 inguru hazi da», esan du Yasel Fermin boluntarioak. Hala ere, bankuari elikagaiak ematen dizkiotenak ere kontziente dira egoeraz. Maria Contencion Leronesek, kutxan ordaintzen dagoela, kutxazainari esan dio: «Hau elikagai bankukoentzat». Kutxazainak Fermini abisua eman dio orduan. Azken hori azkar batean joan da kutxara, eta Leronesek utzitako galletak eta pasta bildu ditu. «Nik pentsioa kobratzen dut, eta pandemiak ez dit eragin alde ekonomikoan, baina badakit beste asko gaizki pasatzen ari direla aurten», dio Leronesek. «Duela urte asko hasi nintzen elikagaiak bankuari ematen», gehitu du.

Izan ere, Elikagai Bankua eta Gabonetako kanpaina ez dira berriak, baina ate ondoan dauden bi boluntarioek aurtengoa dute lehenengo urtea. Luis Alfonso koordinatzailea argibideak ematen dabil Laura Kintana eta Milagros Pollo boluntarioei. «Aurreko urteetan ikusi izan dugu kanpaina hau. Gasteizko elizbarrutiko gazte talde bateko kide gara, eta bertan proposatu ziguten kanpainan parte hartzea », azaldu du Kintanak.

Emakume batek, hurbildu, eta arroz pakete bat eman dio boluntarioari. Hark kartoizko kaxan sartu du. Supermerkatuko almazena izango da lehenengo geldialdia.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna

Albiste gehiago

 ©ENDIKA PORTILLO / FOKU

«Nire bizitzarekin komedia egitea terapia bat da»

Jone Arruabarrena

Bartzelonan bizi den arren, edonon sentitzen da etxean otxandiarra, etxea berarekin baitarama doan lekura doala: furgoneta batean bizi da. Han egiten ditu umorezko bakarrizketak ere.
 ©BERRIA

Zentzua duten akatsak

Jakes Goikoetxea

BERRIAko kazetariek tarteka laprast egiten dute egunero-egunero idazten dituzten milaka hizki eta hitzetan. Baina, batzuetan, akatsak eta deskuiduak izanda ere, okerreko hitz horiek esanahi propioa izaten dute: adierazkorragoa, gordinagoa, umoretsua, poetikoa... 'Hiztripuak' dira.
Gaur gauean emango dute <em>Hondar ahoak</em> telesailaren laugarren eta azken atala, ETB1en. ©EITB

Ezustekoekin bukatuko da 'Hondar ahoak' telesaila, gaur

Amaia Igartua Aristondo

Denbora eta aurrekontua «murritzak» izan diren arren, emaitza «ona» izan dela dio Marian Fernandez Txintxua Filmseko ekoizleak

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.