Albistea entzun
Emakumeen aurkako indarkeriari ez
Emakumeen aurkako indarkeriari ez
Emakumeen aurkako indarkeriari ez

ATZEKOZ AURRERA

Elkartasuna, kutxatik pasatzean

Elikagai Bankuak abian du Bilketa Handia, ostegunera arte, Hegoaldean. Boluntarioak aldaketak azaltzen aritu dira saltokietako atarietan: janaria hartu beharrean, kutxan ordaintzen da orain.
Silvia Gonzalez eta Marta Diaz boluntarioak, Iruñeko supermerkatu batean, bezero bati Bilketa Handia egitasmoaren berri ematen.
Silvia Gonzalez eta Marta Diaz boluntarioak, Iruñeko supermerkatu batean, bezero bati Bilketa Handia egitasmoaren berri ematen. IÑIGO URIZ / FOKU Tamaina handiagoan ikusi

Iker Tubia -

2021eko azaroak 20 - Iruñea

Asteburuaren atarian, mugimendu handiagoa izaten da saltokietan. Jendearen joan-etorria etengabea zen atzo eguerdian Iruñeko Zabalguneko supermerkatuetan. «Egun on!», ogia besapean zuela agurtu zuen emakume zahar batek bera baino puskaz gazteagoa zen gizona, saltokiko atarian. «Zer moduz?». Batzuk presaka zebiltzan: sartu-irten azkarra egin zuten; beste batzuk patxadaz, larunbat goiza balitz bezala. Pip, pip, kutxako soinu banda, eta sarreran bi lagun, peto zuria jantzita: boluntarioak. Elikagai Bankuak Hegoaldean martxan jarri duen Bilketa Handia egitasmoaren berri emateko ziren han. Bezero batzuk ohartu ere ez ziren egin; beste batzuk solaserako prest zeuden.

Amaia karrikan, emakume bat Silvia Gonzalez eta Marta Diaz boluntario gazteen aurrean gelditu zen, poltsak lurrean utzita. Bi pakete atera zituen erosketen artetik, emateko. «Sentitzen dugu, baina aurten ez gara janaria biltzen ari. Dohaintza kutxan egin behar da». Sartzean, ez zen gelditu boluntarioen argibideak aditzera; hala ere, ez zen deus ere gertatu; itzultzeko aukera izan zuen, eta dohaintza kutxan egitekoa. Berdin gertatu zen Erriberri karrikako supermerkatu batean; han Andrea Gomez eta Ainhoa Etxeberria ziren boluntarioak.

«Egun on, baduzu minutu bat?». Sartzen zen orori egiten zioten galdera hori. Askok ezetz; batzuek erantzun ere ez. Halere, baziren solasean geratzen zirenak. Gehienek bazekiten zertaz ari ziren. «Bai, ezagutzen dut bilketa». Ez zekiten, aitzitik, biltzeko manera aldatua zela. «Orain, janaria eman beharrean, kutxan dohaintza egiten da», azaldu zion Gonzalezek emakume bati. «Hara, ez duzue biltzen?», ohiko erantzuna zen. «Baina Elikagai Bankuak ez du jasotzen dirurik. Bankuak egiten duen erosketa bakoitzean, supermerkatuek dohaintzen dirua deskontatuko diote». Esker hitzak, eta barrura.

Kutxan Vanesa Zapata zegoen, Amaia karrikako Dia saltokiko arduraduna: «Oraindik ez dugu askorik bildu; jendeak esaten digu etxean badutela jendea langabezian edo gaizki dabiltzala». Hala ere, kanpaina hasi baizik ez da egin; Zapatak ez zuen ezkorra izan nahi: «Auzo honetan jendeak oso ongi erantzun izan du beste bilketa batzuetan; ikusiko dugu. Ea larunbatean hobetzen dugun». Kutxatik pasatzean euro batetik aurrerako bonuak erosteko aukera ematen du.

Boluntarioen ikuspegia

Erriberri karrikan gehiago biltzen ari ziren: 50 euroko tiketa eman zien emakume batek boluntarioei. Pozarren ziren Gomez eta Etxeberria. «Oraingoz ongi doa; jendea dohaintza egiten ari da. Ateratzean esaten digute askok», kontatu zuen Gomezek. Irubideko ekonomiako irakasleak proposatuta zeuden han: «Egitasmo ederra da jatekoa eskuratzeko zailtasunak edo ezintasuna duen jendeari laguntzeko», azaldu zuen Etxeberriak. Hasieran, lotsa ematen zien: «Batzuk atseginak dira, baina beste batzuk oso idorrak». Diaz ere kontent zen: «Bestela ikusten duzu boluntario lana egiten duzunean».

Guziaren buru zegoen Teresa Blanco. Esan zuenez, arazoak izan dituzte boluntarioak lortzeko, batez ere pandemiagatik. Hori da jakiak ez biltzeko arrazoi nagusia. «Ikasleentzat, erakargarriagoa da elikagaiak biltzea, dinamikoagoa baita», onartu zuen. Egunotan dohaintza egiteko deia egin zuen: «Bilketa honekin, 600.000 euro jaso nahi ditugu, 25.000 laguni baino gehiagori oinarrizko elikagaiak eman ahal izateko». Iparraldean, azaroaren 26an eta 27an eginen dute bilketa.

Sareko BERRIAzalea:

Irakurri berri duzun edukia eta antzekoak zure interesekoak badira, eskari bat egin nahi dizugu: Berria diruz babestea.

Zuk eta zure gisako sareko milaka irakurlek egindako ekarpenarekin, eduki gehiago eta hobeak sortuko ditugu. Eta, zuekin osatutako komunitateari esker, publizitateak eta erakundeen laguntzek bermatzen ez diguten bideragarritasuna lortuko dugu.

Euskarazko kazetaritza libre, ireki eta konprometitua eskaini nahi dizugu egunero; bizi zaren munduaren eta garaiaren berri ematen segitu.

Albiste gehiago

Pirritx, Porrotx eta Marimotots, Margarita oiloarekin. / ©Maialen Andre, Foku

'Kuikui', Pirritx, Porrotx eta Marimototsen ikuskizun berria

Ane Insausti Barandiaran

Bihar zen estreinatzekoa emanaldi berria, Amurrion (Araba), baina atzeratu eginen dela iragarri du Udalak. Euskararekiko duten kezkatik sortu dute ikuskizuna. Gai hori ardatz hartuta, ipuin bat, disko bat eta ikuskizun bat prestatu dituzte.

 ©BOB EDME

«Hitzak askabide bat emanen zien andreei»

Ainize Madariaga

Martinen eleek garai batean latsagietan erranen zirenak isurtzen dituzte. Emazteak eta pairatzen duten zanpaketa dituzte protagonista bortz ipuinek: 'Latsagietako eleak'. Gaur entzungai dira.
 ©BERRIA

Izen ez diren izenak

Enekoitz Telleria Sarriegi

Ezizenak gizarte baten isla izan dira, eta hizkuntzaren bizigarri ere izan daitezke. Umorez eta ironiaz heldu zaie askotan, baina adituak ohartuta daude ukitzen dituztela jazarpenaren mugak eta generoaren arrakalak ere. Diotenez, gutxiago erabiltzen dira orain.

Haizearen eta itsasoaren artean

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.