Belgikak ez ditu Puig, Comin eta Serret atxilotuko

2018ko martxoaren 27a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Meritxell Serret, Lluis Puig eta Antoni Comin Belgikara erbesteratutako Kataluniako kontseilari ohiek ez dute ihes egiteko arriskurik, eta, beraz, Espainiako Estatuak haiek estraditatzeko euroagindua ezarri duen arren, Belgikako Justiziak ez die jazarriko. Hala jakinarazi du Bruselako Fiskaltzak. Ez dituzte galdekatu—ez du baztertu laster halakorik gertatzea—, baina Ministerio Publikoak esan du haien abokatuekin harremanetan daudela, eta adierazi dietela kontseilari izandakoak justiziari laguntzeko prest daudela. Fiskaltzak auziari buruzko informazio gehiago eskatu dio Espainiari.

Clara Ponsati kontseilari ohiari ere eragiten dio euroaginduak. Belgikara erbesteratu zen Carles Puigdemontekin batera, baina hilaren hasieratik eskolak ematen dabil Eskozian, Saint Andrewsko Unibertsitatean. Aamer Anwar haren abokatuak adierazi du «datozen egunetan» deklaratuko duela. SNP da Eskozian boterean dagoen alderdia, eta adierazi du ez dagoela ados euroaginduarekin. Horregatik, gaur eta bihar Europako Kontseiluan Ponsatiren egoera salatuko duela iragarri du.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.