Hamar urte bete dira Sanzen alde egin zutenetik

2017ko abuztuaren 11
00:00
Entzun
Nafarroan zuk erabakitzen duzu. Lelo horrekin aurkeztu zen 2007ko hauteskundeetan PSN, baina azkenean Ferrazek erabaki zuen. Bozetan bigarren geratu zen, eta zenbakiek ematen zuten: Nafarroa Bairekin eta Nafarroako Ezker Batuarekin akordioa egiteko aukera zegoen, eta horrek urduritasun handia piztu zuen UPNren inguruan. Abuztuaren 2an, akordioa erdietsi zuten NaBai, NEB eta PSNk. Haatik, biharamunean Jose Blancok Sanzen inbestidura ahalbidetzeko agindu zien. Sozialistek men egin zioten aginduari. Ezkutuan, UPNrekin lotu zuten akordioa. 2008an, UPNk PPrekin hautsi zuenean ikusi zen trukea.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.