ALDAKETA BATZUK

2014ko maiatzaren 31
00:00
Entzun
Joera ideologikoa agerian geratu da zenbait adieren aldaketetan; baita neoliberalismoa bultzatzen duen gizarte eredua ere; politikoak dira ekarri ditugun gehienak.

Autodeterminazioa

Adiera zaharra: Lurralde unitate bateko biztanleen erabakia beren etorkizunerako estatutu politikoari buruz.

Adiera berria: Lurralde jakin bateko herritarren erabakia beren etorkizunerako estatutu politikoari buruz.

Herritarra

Adiera zaharra: Hiri zaharretako eta Estatu modernoetako biztanlea, eskubide politikoen jabe dena eta, horiek baliatuta, herriaren gobernuan parte hartzen duena.

Adiera berria: Estatu batetako kide aktiboa, eskubide politikoen jabea, eta bere (Estatuaren) legeen menpe dagoena.

Naziotasuna

Adiera zaharra: 1. Nazio bateko herrien eta biztanleen egoera eta izaera berezia. 2. Nazio batean jaio edo naturalizatutako pertsonaren berezko egoera. 3. Bere estatutuan identitate historiko eta kultural berezia aitortzen zaion erkidegoa.

Adiera berria: 1. Nazio bateko herrien eta biztanleen egoera eta izaera berezia. 2. Pertsona batek Estatu batekin duen lotura, Estatu horren herritartasuna ematen diona jaio den lekuagatik, gurasoen nazionalitatearen arabera, edo naturalizazioa baimendu zaiolako.

Subiranotasuna

Adiera zaharra: Botere publikoaren autoritate gorena. Nazio subiranotasuna: : Herriaren esku dagoena eta bere organo konstituzionalen ordezkarien bidez gauzatzen dena.

Adiera berria: Estatu independente bati dagokion botere gorena.

Herri galdeketa

Adiera zaharra: ---

Adiera berria: Ikus erreferenduma.

Erreferenduma

Adiera zaharra: Herriak baieztatzea proposatzen diren lege edo jardun administratiboak herri bozketara eramateko prozedura judiziala.

Adiera berria: Legeak edo erabaki politikoak herri bozketara eramateko prozedura; erabakitze edo kontsulta izaera izan dezake.

Plebiszitoa

Adiera zaharra: Botere publikoek herri bozketa zuzenera daramaten galdeketa, subiranotasunari, herritartasunari, salbuespeneko botereei buruzko proposamen jakin bat onartu edo bazter dezan.

Adiera berria: Botere publikoek herri bozketa zuzenera daramaten galdeketa, gai politiko edo legezko bati buruzko proposamen jakin bat onartu edo bazter dezan.

Estatua

Adiera zaharra: 5. Herri subirano baten gobernuaren organo multzoa. 6. Erregimen federalean, biztanleak bere lege propioak dituzten lurralde zatia, zenbait gaietan erabakiak goberno komunaren menpe egon arren.

Adiera berria: 5. Herri subiranoa, nazioarteko ordenan hala aitortua dagoena, lurralde jakin batean kokatua dagoena eta gobernu propioaren organoak dituena. 6. Antolaketa politikorako modua, botere subirano eta independentea duena, lurralde baten biztanleek osatzen dutena.

Alarma egoera

Adiera zaharra: Ofizialki ordena publikoarentzat kezka larri gisa izendatutako egoera, konstituzioaren bermeen etetea dakarrena.

Adiera berria: Katastrofe edo zoritxar publikoen ondorioz normaltasuna modu larrian nahasten duten egoeretan Gobernu batek denbora batez ezartzen duena eta salbuespeneko neurri administratiboak hartzea ahalbidetzen duena.

Salbuespen egoera

Adiera zaharra: Zenbait herritan, alarma egoeraren antzeko egoera.

Adiera berria: Konstituzioaren arabera eta oro har Parlamentuaren baimenarekin Gobernuak izendatzen duen egoera, ordenu publikoaren edo instituzio demokratikoen funtzionamendua modu larrian asaldatzen bada; konstituzioaren bermeak bertan behera uztea dakar eta autoritate administratiboaren indartzea.

Gerra egoera

Adiera zaharra: 1. Gerra garaian dagoen biztanleriarena, autoritate zibilak bere betebeharrak autoritate militarraren esku uzten dituenean. 2. Legearen arabera aurrekoarekin berdintzen dena ordena publikoaren arrazoiengatik, kanpo gerrarik eta zibilik egon gabe ere.

Adiera berria: 1. Ikus setio egoera. 2. Biztanleriaren egoera gerra garaian, autoritate zibilak bere funtzioak autoritate militarraren esku uzten dituenean.

Setio egoera

Adiera zaharra: Ikus gerra egoera.

Adiera berria: Estatuaren subiranotasunaren edo independentziaren kontra edo bere osotasunaren kontraeraso bat gerta daitekeenean Parlamentuak izendatzen duen egoera.

Espainiartasuna

Adiera zaharra: 1. Espainiako ezaugarri edo gauza tipikoekiko maitasuna edo atxikimendua. 3. Izaera zinez espainiarra.

Adiera berria: 1. Espainiar izatearen kualitatea edo baldintza. 3. Espainolarekiko maitasuna edo atxikimendua.

Aberzale / Abertzale

Adiera zaharra: (Aberzale idatzita jasotzen du). Euskal mugimendu politiko eta sozial bati eta haren jarraitzaileei esaten zaie: Abertzaletasun erradikalaren aldekoa.

Adiera berria: 1. Euskal mugimendu politiko eta sozial bati eta haren jarraitzaileei esaten zaie: Abertzale erradikala.

Ongizate estatua

Adiera zaharra: Merkatu ekonomiaren injustiziak eta gabeziak errenta birbanatuta eta gutxien dutenei laguntza sozialekin orekatzen saiatzen den gizarte sistemaren antolaketa.

Adiera berria: Errenta hobeto banatzen eta gutxien dutenei laguntza sozial gehiago ematen saiatzeko joera duen Estatu antolaketa.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.