Markoetatik gaindi, plazera gara!

Mireia Delgado eta Naia Torrealdai
2019ko ekainaren 26a
00:00
Entzun
Ahaldundu zaitez, izan zaitez zu. Baina ez lodiegi, ezta argalegi ere. Ez femeninoegi eta kontuz, ez izan mari matxoa. Izan feminista, berdintasunaren aldekoa eta ekintzailea, baina irribarre batekin eta histeria gabe.

Lesbiana bai, ados. Baina hautu horrek sortzen dizun plazeraz larregi ez hitzegin, bale? Hobeto lesbiana formala izan eta kapitalismoaren garbiketa arrosan sartu.

Transa... bueno, zure barruan dagoen arazo bat dela onartzen baldin baduzu, tira! Baina ez kuestionatu eredu bitarra, faborez, jarraitu kaiola arrosa eta urdinak eraikitzen. Eta ez adierazi autodeterminazio edo errebeldia izpirik. Izan zaitez zu, baina guk diogun moduan.

Kapitalismoa barruraino sartzen zaigu, azala gainditu eta zainetara doa. Atea jo gabe ere, zist! barruraino! Gizon eta emakume zis heterosexualak (eta ordenatuak) behar dituen kapitalismo basati honek, patriarkatuarekin aliatu, eta kabitu ezinik gaituen markoari eusten diote. Indibidualismoan nahi gaituzte, kontsumoan eta bazterretan.

Askatasunez mozorroturik datoz askotan indarkeria eta zapalkuntza zis-hetero-patriarkala. Disimuluz, garbituz, irentsi nahian. Baina guk mozorroa kendu nahi diegu.

Aspaldi hasi ginen salatzen markotik ateratzeak, araua apurtzeakdakarren zigorra. Markoa lehertzen ari gara, plazerez behin eta berriroapurtzen.

Kolektiboan egiten diren eztandahandi eta txikiek egiten gaituzte desobediente.

Desobedientzia kolektiboa zainetara eramaten gabiltza.

Ez gara markoan kabitzen, eta eztanahi ere! Markoetatik gaindi, plazera gara!
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.