Albistea entzun

Donostiako 66. Zinemaldia. Sail Ofiziala. KRITIKA

Inorako bidaia

Gontzal Agote -

2018ko irailak 28

'High Life'

Zuzendaria: Claire Denis. Aktoreak: Robert Pattinson, Juliette Binoche, Andre Benjamin, Mia Goth. Herrialdea: Frantzia - Alemania - Erresuma Batua - Polonia - AEB. Iraupena: 110 minutu.

Jakin-mina zegoen Claire Denisen Zinemaldiko parte hartzearekin. Frantziarrak ohiko presentzia du zinemaldi garrantzitsuetan, eta, Toronton izan ostean, Donostiara etorri izanak halako itxaropen izpi bat pizten zuen Sail Ofizialaren panorama hitsean.

Zoritxarrez, Donostian beste batzuetan gertatu izan dena —Gilliam, Boorman...— gertatu da berriro ere, zinemagile ezaguna Sail Ofizialean izan baita, baina ez bere obra handi batekin. Beste zinemaldietan pelikula baztertu dutelako izan ote da?

Pelikulaz pelikula berezko unibertsoa eraikitzen jakin izan du Denisek. Giza harremanen behatzaile fina, inor baino hobekiago ekarri du pantailara Afrika-kolonialismoa binomioa. High Life-rekin, berriz, oso bestelako unibertso batean sartu da, eta bidaia horretan galdu samar ibili da.

Minimalismoaren zientzia-fikzioa egin du, zapata kutxak diruditen espazio-ontziak erabiliz eta akzioa gelaxka eta korridore gutxi batzuetara mugatuta. Horietan bizi diren pertsonen artekoa da istorioaren ardatza, desiraren eta etsipenaren artean mugituko den koktel errepikakorrean.

Izan ere, ohi bezala, hori da Denisi jasotzea interesatzen zitzaiona, baina horretarako erabili duen aterkia ez da egokiena. Flashback-ek ez dute beren funtzio narratiboa beteko, eta elipsien gehiegizko erabilerak zulo beltz handi batera eramanen du filma.

Sareko BERRIAzalea:

Irakurri berri duzun edukia eta antzekoak zure interesekoak badira, eskari bat egin nahi dizugu: Berria diruz babestea.

Zuk eta zure gisako sareko milaka irakurlek egindako ekarpenarekin, eduki gehiago eta hobeak sortuko ditugu. Eta, zuekin osatutako komunitateari esker, publizitateak eta erakundeen laguntzek bermatzen ez diguten bideragarritasuna lortuko dugu.

Euskarazko kazetaritza libre, ireki eta konprometitua eskaini nahi dizugu egunero; bizi zaren munduaren eta garaiaren berri ematen segitu.

Albiste gehiago

Ezker-eskuin, Oriol Roch, Robert Treviño eta Bingen Zupiria, atzo, Euskadiko Orkestrak Donostian duen egoitza nagusian. ©JON URBE / FOKU

Artea, gizakia eraldatzeko tresna

Miren Mujika Telleria

«Sona handiko» zuzendariak izango dira Euskadiko Orkestraren 2023-2024ko denboraldian. Denera, 50 kontzertu emango ditu Euskal Herrian. 2024ko otsailean, kontzertu bira bat egingo dute Austrian
Uxue Razkin Ereineko editorea eta Jon Alonso idazle, itzultzaile eta liburuko hitzaurrearen autorea. ©MAIALEN ANDRES / FOKU

'Hamabost egun Urgainen' nobela beltza argitaratu dute berriro

Iraia Vieira Gil

Gaur egungo irakurleek uler dezaten kaleratu dute Jose Antonio Loidiren lanaren bertsio berria. Jon Alonsok idatzi du hitzaurrea
Getxoko hiru espaziotan daude ikusgai erakusketak. ©OSKAR MATXIN EDESA / FOKU

Getxophoto jaialdiak etena aldarrikatuko du, gaurtik hilaren 25era bitartean

Erredakzioa

Hainbat herrialdetako 22 sortzailek beren lanak erakutsiko dituzte beste horrenbeste erakusketatan. Aire zabalean ikusi ahalko dira gehienak
Eztena jaialdiaren antolatzaile taldeko zenbait kide, gaur, Donostian. ©Maialen Andres / Foku

Eztena antzerki jaialdia kaletartuta eta gaztetuta dator

Andoni Imaz

Ekainaren 9an, 10ean eta 11n egingo dute Eztena antzerki jaialdia, Errenterian. Kalea kontzeptuaren inguruan osatu dute egitaraua.

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Iruzkinak kargatzen...

Izan BERRIAlaguna

Zure babes ekonomikoa ezinbestekoa zaigu euskarazko kazetaritza independente eta kalitatezkoa egiten segitzeko.